L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1967 III-IV Geldi ta itsu (1967-uztaila/abendua) —<oler2455>




 

 

1967'gneko Olerti Eguna

 

        Ospatu zan aurten ere, zortzigarren aldiz, urtero egin oi degun Olerti eguna. Beeko gauza ta gaiekaz bakarrik konforme ez gauden talde bat bildu giñean Larrea'ko txoko atsegingarrian.

        Kristo gure biotz-adimenen Errege danaren Eguna, urrillaren azkenengo igandea, aukerakoa da ortarako. Kristo, izan ere, Aitak eder osoa bere bitartez eta Beregan egin zuena degu. Ikusgarri diranak eta ez diranak Kristoren bitartez egiñak ditugu, eta gero, aldiak betetzean, gizon okertua bidean artez jartzen zerutik lurrera jatsi ta gizaseme guztion biotz-adimenetako Erregetza nai duena degu. Bere jaiean, beraz, ez datorkigu gaizki Olerti eguna.

        Egunari berea emateko, amaiketan meza abestua izan genduan, dena euskeraz. Meza emaille ta izlari, Aita Onaindia, jai onen asnasa ta giro-emaille. Ondorean, aurtengo jai au Lauaxeta (1905-1937) zanaren omenez egiten gendulako, beiñolako olerkari garaia gogora ekarri ta Ibinagabeitia'tar Andima'k aretzaz Karakas'eko aldizkari EMAN'en orren ederki idatzia irakurri zan lenen, gero olerki sarituak bakoitzak berea goitik esan eta sariak txalo artean banandurik.

        Olerki auek artu ziran: 7 lirika sallerako, 12 alegi ta 20 lan bertso-sortarako; guztiz, 39 olerki. Sarituak berriz, lenengo saillean Aurre-Apraiz'tar Balendin'en Eriopetua ta Muniategi'tar Sabin'en Aizearen kideko; bigarrenean, Igotz'en 12 alegiak, eta irugarrenean, Pedro Maria Aldana'ren sorta ta Enbeita'tar Balendin'ena. Zorionak guztioi!

        Ordu bat eta erdietan bazkaria, umore onez, izkirimiriz, kantu ta bertsoz ornidua. Ostean, lauretan, gaurko olerkiari buruzko itzaldia, A. Onaindia'k, mamitsu ta jakingarria, zalantzazko momentu ontako olerkiari nola ekin esanik.

        An bildu giñan guztiok, oso pozik alkarri agur egin genion, euskal olerkia gero ta geiago indarrazi ta zaitzeko asmoz kemenduta.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.