L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 III-IV Uhaina (1968-uztaila/abendua) —<oler2663>




 

 

Liburu barriak

 

        Kolonbiar olerki-txorta euzkeraz (Parnaso Colombiano en euzkera). EKIN, Buenos Aires, 1968. 20 x 14 eiña, ta 258 orrialde. Azken urteotako kolonbiar olerkaririk onenen 47 olerki-lan euskeraz jarrita. Itzultzailleak: J. Onaindia, Lin Akesolo, Jon Beistegi, Iñaki Goikoetxea, Sabin Muniategi, A. Onaindia'ren ardurapean. Marrazkiak: Bilbao'ko ertilari Luzuriaga'k. Bogota'ko Euzko Etxea'k babespean artu ta Abrisketa'tar Pantzeska'k izan dau argitalpenaren ardura berezia.

        Beste batzuen artean Kolonbia'ko olerkari onein lanak agertzen dira: Julio Florez, Kornelio Hispano, L. Karlos Lopez Eskauriaza, Rafael Pombo, Jose Asuncion Silva, Ismael Enrike Arziniagas eta egunokaz, izparringiak eta irratiak diñoenez, Mexiko'ko Olinpiar Jokuetan lenengo Olerki-saria irabazi dauan Oktabio Amortegi. Kolonbia'ko euskotarrak Kolonbia'ri egiñiko biotz-opari samurra dozu. «Laterri ontan bizi dan euzko gizatalde txikiak —diño sarrerako omenaldian— ezin eikieon aurkeztu abegi onez artu ebazan lur txeratsuari, aspaldiko euskal izkera zarrera, euzkerara itzulitako kolonbiar olerkarien bertsoak baiño erakuspen bizi garbiagorik».

        Liburu onetatik irureun ale irarri dira 1'tik 3oo'ra zenbakituta, saldu eziñak. Eta eurotatik lenengo alea, azal guztiz ederrez apainduta, Kolonbia'ko Laterri Lendakariari eskiñi yakon eta bigarrena Aita Santu Paul VI'garrenari, Bogota'ko Eukaristi Batzar bitartean.

 

        Larrea eta karmeldarrak. Bilbao irarkolan, Bilbao, 1968. 20 x 17,5o eiña, ta 124 orrialde. Larrea'ko komentuko edestia, Aita Onaindia'k, bertoko Andra Mariaren eleiz-koroatzea dala-ta, idatzi ta argitara emona.

        Bost zati ditu lan onek: 1) Karmeldarrak Euskalerrian; 2) Larrea, gizaldiak zear; 3) Karmeldarrak Larrea'n; 4) Larrea, zeru-arnas jarioka, ta 5) Larra'ko Karmengo Ama koroatu nai. Gaiñera 28 argazki dakaz, bertokoak eta Zornotza'koak, apaingarri; baita 6 olerki be, bertoko Lore-Jokuetan sarituak.

        Karmen'go Amak «karmeldarrak ditu bere seme —diño itzaurrean—: Karmel tontorrean, Palestina'n, Europa'n, Afrika'n, Asia'n, Ameriketan... Lurbazter guztietan ditu seme zintzoak, kapa zuridunak, Berari gorte-egin miñez, eta egiten gau ta egun. Baita Larra'ko muna onetan be. Ona etorri yakun beiñola, txairo ta oin-arin. Emen dauko bere Erregiñ aulkia, sortaldeko gaiñ lerdenean lez. Emen dauko euskaldun jentea». Santutegi ontatik, izan be, ainbat gizon jakintsu ta mixiolari trebe ta Jainko-zale urtenak dira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.