Basa-illerri baten idatzitako illetea
Thomas Gray
(1716-1771)
euskaratzailea: Beiztegi'tar Jon
Gau-ezkillak dakarre arratsan illotsa,
Astiro maldan zear datoz artaldeak,
Goldariak neketsu etseruntz urratsa
Illunari ta neri utziz lurraldeak.
Mendi ertza suntsi yat dirdir zan ortzetik,
Kakalardoa ezik, iraul egalea,
Edo arran lotia goiko esparrutik,
Patxadan zugaitzetan lo dago aizea.
Edo-ta ontz lotiak ezik illargira
Untz-dorretik urubiz auziak azaltzen,
Orma zulotik urbil etsaiak ba'lira
Ta antxiñako jabetza ete dauan galtzen.
Zumar latz orrein pean, agiñen itzala,
Zelai lorrintsu onek gaiñez lur-moltsoak,
Bere leotz estuan bakoitza datzala,
Betiko lotan dagoz erri-arbasoak.
Goiz arnas lurrintsuen aizekirri deiak,
Ernaren tiukadak lastozko abitik,
Oillar kukurrukuak ta adar durundiak,
Ezingo dauez jagi oe mingarritik.
Ez da eurontzat barriz gartzen sutegia
Ez andra gizagiñik begira etsean
Ez aurtxorik zizatzen ongi-etorria
Edo belaun gaiñetik laztanen eskean.
Sarri etzin zan uzta orrein itai pean
Ta ildo-gintzan ebagi sokil setatia;
Zein betargi joyazan idien aurrean!
Zelan gurtu basoak urrats zangartia!
Ez bei Largura miñak lan onik nausatu,
Ez jolas tolesgarik, ez adur illunik;
Ez Aundikeri'k irri maltzurrez aitatu
Beartsuen edesti labur ta bakunik.
Ikurdi arrandiak, Aala'ren ospea,
Edertasun'aren ta dirutzen emoitzak,
Begira dagoz, bardin, oren aldegea:
Zidorrak illobiruntz daroaz giza-aintzak.
Ez zuk, Arroputz, etsi lugiñok erruan
Oroi'ak ez ba'dautsez illobiak jantzi;
Eleiz-barne luzeko arri-pikotuan
Ezkil-otsak dakarre aundien gorantzi.
Edesdun atabakak ta irudi zurbillak
Erakar ete daikee arras igeskorra?
Omen otsak al-ete ziri auts isillak,
Edo Loisiñ'ak ondu Eriotz'an gorra?
Lur apur lantzar ontan ez ete-dauz loak
Iñoiz donoki senez sutan zan biotza,
Aginterri lemaitzan eikeen besoak
Edo liluran jartzen maniura otsa?
Aldiaren bilkiñez jori dan orria
Begi orreintzat nai ez Jakintza'k zabaldu;
Eza'k isiltzen eutsen asarre garbia
Ta Gogo'ko joeren asmaketa galdu.
Zenbat ta zenbat bitxi dirdir, aratz, jabal,
Itsas leiza zingogaitz illunak daroan!
Beredin lili jayo ezkutuan zabal
Euren atsaiña alperrik aizetzen sasoan!
Bular-ausarta larre-Hampden txiki bat lez
Jaunskil lur-goseari al-eutsona jargi,
Milton mintzulen batzuk ementxe datzakez
Ta Cromwell'en bat erri odoletik garbi.
Batzarreko goraltzak benaz zuzentzea,
Mi i ta ondapen gaitza kentzeko kemena,
Askoagaz ontzeko anai erkidea
Ta irakurtzea auzoak euskorron omenak
Aukera'k geben eutsen: ez lotu bakarrik
Ekandu azkorrak, utsak bardin ertsi;
Geben sakailtza bidez jabetza lortzerik,
Eta errukiari ate danak itxi;
Baita egi-jakiñen akarra isiltzea,
Lotsa gorri aldiak zaintzea lotsatuz,
Edo Ospe ta Arrokeri'n txadona apaintzea
Musargi'ren garretan kedatsa sutatuz.
Gizabar liskar zakar zorakoitik urrin
Orrein gura neurtsuak ez ziran sayesten;
Bizitza-ibar ozkirri estutuan arin
Euren bideko era bakuna jarraitzen.
Azur oneik ez beizan gaizkizan iraiñak
Oroit-arri mengelok eutsezen ezarri,
Olerki bakunak zein irudi ezaiñak
Eske dozuz, bidari, otoi bat Jauna'ri.
Izenak eta urteak, Musargi ikasgeak,
Ospe ta illeta ordez itzkitu eutsezen
Idazkune goitarrak daukaz billaldeak
Lugin zillediñentzat iltzea oroitzen.
Norentzat? ezeztapen isillen gudakin
Izaki laket ori beti zan gertutik,
Ta aldi samurrenean eguna unten jakin,
Ta atzeruntz egotzi ez irrits epetsurik?
Bular bigun baten zain zanaren ustea,
Malko samur egarri lo diran begiak;
Illobitik deika da oiuz Izatea,
Ta autspean gaur be bizi orrein suaziak.
Iretzat, il arrunton oler-gomutari,
Lerro oneitan aizena edes soillak jartzen;
Ausaz iñor, jarraitzen Gogarte zurtzari,
Ire adurra zein zan ba'letok aztertzen,
Buru-zuriren batek pozik lesaketsak,
Ikusten gendun sarri egunabarrean
Oin-lazterka errazten intzen astaretzak,
Eguzki barri billa gaiñeko larrean;
Arako pago abail itzalpe orpoan,
Sustar zar giartsuak kiribil zutiñik,
Soin lazoa etzinda lo bazkal-ondoan,
Edo an doan latsa sorozten albotik;
Arako baso zear, besape-edo barrez,
Ozen oguzten bere auta ezigaitzak;
Goibel urrengo, larri-zurbil, etsita lez,
Zein kezkaz zoro, edo minkor maite-ezetzak.
Goiz baten ez zan ager oi euan muiñoan,
Ez zugaitz kutunean, ezta kiñarditik,
Ez biaramonean latsaren ondoan,
Ezta basoa zear, ez zelai gaiñetik;
Etzidazu ekarren lorreta ituneko
Oi diran illetagaz txadonetik ona,
Atoz (zuk al dozu-ta) elorri osteko
Ili-arrian irakur landuta dagona.
Emen, zana, gazte bat, lur-altzoan datza,
Ogazun ta Omenak ez euen ezagun;
Ezta Jakintza'k Begi dalako jayotza
Ta Nakar'ak beretzat jarri eutsan zegun.
Esku-zabala zan, ta gogoan zintzoa,
Beste-ain-beste sari Ortze'ak emona
Eza'ri utzi eutsan eukana, malkoa,
Donoki'tik jadetsi naimen bat, laguna.
Orren auta billa ez urriñago joan,
Ez artu obi-izutik aulkeri garratzik,
or datzaz danok bardin dardar itxaroan
Opatako altzoa bere Aita'k ta Urtzi'k.
|