Lautaro'ren aziera
Pablo Neruda
euskaratzailea: Igotz
Pablo Neruda, Parral-Txile'n jaio zan 1904'an. Eta ziur asko, gaztelar poesian idazten dabenen artean, berau dogu geien irakurten dana. Bere olerkiak, eta batez be «Maitasunezko 20 poema ta abesti etsi bat», eun millaka ta millaka argitaratu ta zabaldu dira or-emenka. «Asteko odak», «Buruzagiaren bertsoak» eta «Maitasunezko eun amalauko», ederrenetarikoak ditugu, gaztelerak izan ditun eder-gairik txukunenez jantziak.
Gezi mee bat zan Lautaro.
Malgu ta oztiñ zan gure aita.
Aren len-adiña ixilla bakarrik.
Aren mutil-zaroa, nagusitza.
Aren gaztaroa, aize zuzendua.
Aztamakil luze lez zan gertatua.
Oiñak ur-jauzietan oitu zitun.
Arantzetan ezi eban burua.
Guanakuaren demak osatu.
Edurraren obi-zuloetan bizi.
Arranoen jatekoa kirikatu.
Arkaitzaren ezkutuak atzamartu.
Suaren erbatzak poz-erazi.
Udabarri otzez iñudetu zan.
Ifernu-zintzurretan kiskali.
Egazti anker artean eizari izan.
Bere eskuak garaikundez gorritu.
Gau-biotzaren erasoak irakurri.
Kirats-amiltegiak zurkaiztu.
Abiada egin zan, ots-otseko argi.
Udazkenaren belantzak artu zitun.
Obi ikus-eziñetan lanari ekin.
Edur-zuloko izaretan lo egin.
Gezien izaeragaz badin etsi.
Baso-odola bideetan edan.
Olatuen altxorra arrapatu.
Jainko zurbil lez, zemai egin zan.
Bere erriko eskaratz bakotxean jan.
Oiñestuaren agaka ikasi.
Banandutako errautsak usaindatu.
Odola itzali arte burrukatu.
Orduantxe bakarrik, bere erri-gai.
|