L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Olerkariak eta gogokotasuna

 

Aurraitz

 

        Nik neuk, leenago, gaztea nintzanean, eta baita gerotxuago be, olerkariak guztiak zireala jainkozaleak uste izaten neban; baiña, geroago, urteetan aurrera noiala, oartu izan dot, era guztietakoak direala mundua-zear: Bai gogokoiak, baita zantarrak eta ganora bagakoak be. Au olan da izan baiña, olerkariak, naiz-ta zantarrak izan, guztiak dabela gogokotasunezko zeozertxu, nik uste. Gizonaren zirkin guztiak debe gogoaren bultzadea eta, naiz-ta zantarkeriak idazten alegindu izan, igarri bagarik agertu oi dakioez gogoaren txatalen batzuk bere. Zeozelan azaldu bear-eta, gogoaren txatalak diñot, olerkia, bere osotasunean, gogoaren txatala dogu izan be-ta.

        Olerkia, Izadiaren edertasun eta joan-etorriak edo egitaden batek begietatik sartu te gogo-barruan sortu daroaskun irudimenak eragiten dauskun zirkiñaren ondorena danez gero, olerki guztiak izan (euki) bear gogotasunaren igurtzia.

        Gaitz egiten yat, ba, Egille Gurenaren ikutua bere barruan nabari ez dagian olerkaririk daitekeanik siñistea. Ikutu ori estali guraz diarduenak, bel. Baiña, orixe berori, estali gura orixe, daiteke euren barruan, gogoan, darabillen burrukearen agerkairik agiriena.

        Olerkiak, benetako olerkiak, beintzat, gogoaren barrutik urten daroa, eta gogoaren barrutik etorri daitena, naiz-ta gaiaren zikinkeriaz txipristinduta agertu gura, olerkarien batzuk, ezin ukatu daikeo, gaikeriaren barruan ba-dauala gogoaren ikututxurik be.

        Ez neuke esango neuk, beintzak, zantar utsa daiteken olerkaririk izan daitekenik. Gogapen lorrin asko eldu oi da olerkarion buru-biotzetara eta, norbaitzuk, euren buruak besteakaz lez agertu guraz-edo, gogora yatorken guztia, ertzak artu bagarik, idatzi gura izatea be ba-daite; baiña lorrinkeri batzuk idatzi izan ba-ditue be, nik neuk ez dot uste gaikoi uts daiten olerkaririk izan daitekenik. Ez, orixe, beintzat!

        Olerkariaren etorria gogoaren emoia danez gero, gogokotasunik nabaitzen ez dauan olerkaririk ezin izan daitekela ontzat emon bearra dogu, be, arean bere.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.