L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

John Henry Newman

 

Luis Arostegi

 

        Oarra. Newman (1801-1890) Anglitar erlegiñotik, barne-burruka latzaren ondoren, katoliku egin zan (1845). 1879'garrenean Leo XIII'garrenak Kardenal izendatu eban. Jakintsua eta izakera zorrotz-adeitsu, sentikor ta bikaiña. Katoliku pentsalarien artean gora andikoa da. Ingles idazleen artean, idazteder klasiku jakiña. Bere idazlan guztiak 40 bat ale osotzen dabez, geienak teologi edo erlegiño. Olerkiak be baditu.

        Emen itzultzen dodana beingoan zabaldu ta ospetsu egin zan, eta danetarik ezagunena da: «Lead, kindly Light» lenengo itzetatik da ezaguna. 1933'garrenean idatzi eban, Palermo'tik Marseille'rako itsas-ontzian (Apalogia pro vita sua, BAC, Madrid 1977, 31 or.). Aldi atan barru-ezkutuan doi-doi oartzen eban bere gogoa ibillian joiala elburu ezjakin baterantz (ib. 98 or.). Elburu edo egingo argi te ezagutua au zan: Anglitar Eleizea liberalismu ta «protestantismu» arriskutik atara ta asikerako Eliza katoliku apostoluenagana zuzentzea (ib. 28 or.; ikus 29-31 or.). Erroma'ko Eliza Katolikuaganantzako bidea artzeko barne-burrukaren lenengo lurrikarea 1839'garrenean sentidu eban (ib. 95 or. eta ur.). Olerki au ondutzean, beraz, begi aurrean eukan arazoa aurrerago esandakoa zan. Barru-ezkutuan oartzen eban elburu ezjakiña «argi onberak» agertuko eban geroago Eliza katolikua zala.

        Itzulpenak olerkiaren barrua ezeze, oiñarrizko azal-egiturea be zaindu nai dau, nai ta ez, gogorregi, silaba-kopuru ta itz-amai bardiñetan estutu.

 

 

Odei abea

 

Zuzen nagizu, argi onbera, inguru illun erdian,

zuzendu zeuk aurrera!

Gaua illun-balt:a da, eta ni etxetik urrin naz,

zuzendu zeuk aurrera!

Zaindu nire oiñak; ez dot nik urrutia

ikusterik eskatzen — urrats bat naiko jat.

 

Ez naz iñoz olan izan, ez iñoz eskatu zeuk eroan

nengizula aurrera.

Neure bidea neuk aukera ta ikusi gura oi; baiña orain

zuzendu zeuk aurrera!

Egun disditsua neban maite, eta, bildurrak gorabera,

arrokeriak erabillan nire naia; lengo urteak ez gogora.

 

Ain luzaro nau zure indarrak onetsi, oindiño be, ziur naz,

zuzenduko aurrera,

eremu eta zingira zear, arkaitz ta uramil gain

gaua igaro artean;

eta goizean irribarre dagien arte, antxiñatik maite izan

eta aspaldi galdu dodozan aingeru arpegiak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.