L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Kanario bati begira dagoen mutiko bat ikustean

 

Mikel Zarate

 

Muxu urdin bat eman dio laztanki xirimiri epelak

kale kolorgaren balkoi beltzean

zintzilik dagoen klabelina pinpirinari...,

ta usai zurizko irriño eztiz igortzi du klabelinak

kaiola pitxi batean kulunka ari den kanario otzana...

ta kanarioaren bozkario horiak amets orlegiz bete

liluraz so egiten dion aingeruaren barne xaloa...,

ta arrats behera honen samurrean

udaberri itxaroz berpiztu zait

gerratearen burrunbada gorrian hildako haurtzaroa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.