L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Aizeak

 

Muniategi'tar Sabin

 

Aizeak sua ematen dio suari,

beren bultzadazko indar ezkutuz;

sua, maitalleen begi suartuak lez,

dirdira biziko mintzo ixillez

begiak ñirrean, bata-bestetuz,

guramen bizian deika alkarri.

 

Aizeka, ikutuka alkartuak...

Sua bai, bizitzaako enborretan,

(gogoz, biotzez, itxaroz aizetuak)

sua, ametsik goragarrienetan,

maitezko txingar goriz, edertuak,

bat egindako egada goituetan.

 

Aizearen ats bizia, iauzika

sugarrean kixkaltzen, izan naika...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.