Iñoren aurpegia
Dionisio Aimará
(Venezuelatarra 1928)
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Nire argi apala izatera nator nire ego naroa
izatera nator ni neu neure obestia
Atzean uzten dut autsa eta soiñanzki murriztua
bidea eta bidaztia
atzean uzten dut arria eta odeia
Matsa koskatzen duanak ez dit ulertzen
elurrezko bularraren gaiñean
eskuak aurpegian ezarrita negar daginak ez dit ulertzen
eskaleak ez dit ulertzen
ez didate ulertzen
Alan ere gaiki berdiñaz egiña nago
itxaropen berdiñaz
argitasun berdiñeko miseriaz.
Atzean uzten ditut nire gezurrezko irudipenak
nire ketazko irudiak
nire aierkeri bakartia
nire lañozko kukumarrua atzean uzten dut
Ez didate ulertzen
Izango naiz ni neurea
zintzoa neure azkatasunari
neure, illunpearen nagusia ala bear izanik
baiña ez iñoren dirdaia
baiña ez iñoren aurpegia
ioren anotsa.
|