L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskal baserria

 

Uxola

 

Euskal baserriak oraindik dirau

mendiari kendutako arriaz,

orma sendoaz, arridun zuriaz

zintzoki lotuaz antziña ta gaur.

 

Tellatu gorria duzu estalki,

gorri-nabar arbasoen odolez

aiek eman ta zuk orain iraunez

orlegi dagoan lurraren aurrez.

 

Besterik nai nuke zure barruan

irautea: euskal ixpiritua

bizi-bizi zure biztanleetan

 

len bezela maitea izan dedin

iltzen ari dan euskera gaxoa

loturik lur etxe-odolarekin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.