L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Nere billobatxoak

 

Uxola

 

Nere billobatxo maite-maiteak

sendi-zugaitzean kimu-pinportak

lotsatuz bezela izu sortuak;

udeberriko bizitz-landareak.

 

Goiztxo oraindik ezer ikusteko

zugaitzaren babeseko besoan

oi bezela aur amaren altzoan

bere esan maitetsuk ikasteko.

 

Laister izango zerate azita

zugaitz erroak ikusteko diña

enborraren eutsigaillu jarrita.

 

Alaxen, zuek orain kimu-berri

gerogo beso me, ta gero lodi,

zugaitz atai, ta zugaitza, Aberri.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.