L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Ardura

 

A. Zubikarai

 

Itzal nago itxasoari begira,

bits zuriak illunduta ager dira.

Maitearen albiste nai neuke artu

ta kaiuak egaz datoz ulu ta ulu.

 

        Aizea zakar dabil

        ta olatuak andi,

        maitea nun dabillen

        nire biotzak daki,

        biotzak ba daki ta

        begiak ere senti,

        malkoen malkoz dodaz

        odola bezin gorri.

 

Itzal nago itxasoari begira,

bits zuriak illunduta ager dira.

Maitearen albiste nai neuke artu

ta kaiuak egaz datoz ulu ta ulu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.