Thomas Merton
Thomas Merton
euskaratzailea: Luis Arostegi
Iparramerika'ko idazlea. Prades'en (Frantzi'n) jaio zan 1915'garrenean, eta, ezbearrez, Bangkok'en il 1968'garrenean. Frantzi'n eta batez be Inglaterran eta Iparramerika'n egin ebazan ikasketak. Gaztearo norabidebako ta «pagano» ondoren (berak diñoanez), fede katolikua onartu eban (1938); iru urte geroago trapetarren Gethsemani lekaidetxean (Kentucky'n ) sartu zan. Bere umezaro ta gaztearoko bizitzea, komentuko lenengo urteetarartekoa, The Seven Storey Mountain liburuan edesten dausku (1948), Iparramerika'n beingoan geien irakurrienetarikoa izan zan liburua.
Idazle ugaria, batez be erlegiño ta espiritu gaietaz. 50 bat liburu edo liburuxka osotu ebazan. Olerkaria. The Collected Poems of Thomas Merton (London 1978) bildumak 11 olerti-liburu batzen ditu, liburuetan bildu bako olerkiak, itzulpenak, irri-bertsoak, eta azkenean «poema konkretoak» deitutako izki, itz eta esaldi joko batzuk. Geien baten izadia ta erlegiño sinbolo ta mundua abestu ebazan idazkera aske ta indartsuz. Beti bizi izan zan munduaren galmenaz arduratuz, askatasuna, bakea, gogorkeria eta abar biotzean eukazan. Azkenerantza bere kritika-senak protesta ta eztenka bertso edo idazkietara jo eban, idazkera surrealistaz eta arruntaz baliatuz. Oraingoz azken aldiko bertso oneetarikorik ez dot emen itzultzen.
Erti ta kultura gaietan ornidua, bere elerti-eritxiak be zorrotzak eta bereziak dira.
Neure anaiarentzat:
gerra ekintzan galdutzat emona, 1943
(Thomas Merton'en gurasoak illak ziran.
Anai gazteagoa geratzen jakon. 1943'garrenean onen
gerra-abioia ipar-itxasora jausi zan, ta bera zauritu ta il).
Anai laztan, lorik ez badagit
nire begiak zure illobirako lorak dira;
neure ogia ezin badaiket jan,
nire barauak saratsak lez zure eriotz-tokian biziko.
Bero-egarritan urik aurkitzen ez badot,
nire egarria iturri biurtuko zutzat, bidazti gixajo ori.
Non, zein lurralde soildu ta ketsutan
datza zure gorputz gaixoa, galdu ta illik?
Eta zein bazterralde ondatutan
galdu dau bidea zure arima zoribakoak?
Etor zaitez, neure nekean aurkitu atseden-leku bat
eta neure samiñetan ipiñi zure burua,
edo obeto artu neure bizia ta odola
eta erosi zeuk oe egokiago bat
edo artu neure arnasa eta artu neure eriotza
eta erosi zeuk atseden obea.
Gerra gizon guztiak illak daitezanean
eta banderak autsetara jausiak,
zure krutzeak eta nireak Kristo bakotxaren gain
biokaitik il dala oindiño esango gizonai.
Zure gaztearo ondamenean Kristo eraillik datza-ta,
eta nire udabarri errautsetan negar dagi:
bere malkoen balioa
zure esku makal ta lagungabera jausiko da
eta zeure errira ekarriko zaitu:
bere malkoen ixilla kanpaiak lez jausiko
zure erbesteko illobi ganera.
Entzuizuz eta erdu: etxera deitzen dautsue.
Thirty Poems (1944),
The Seven Storey Mountain (1948)
Otoitz - era bi
Urril basatian muiño zapalak begi zabalik
datzazanean
eta zelaia leoiak lez menpe daukenean,
gure otoitza jolas-toki urrin-aztuetako millakak langoa da,
bere pozkarioa su-torre antzo jasoten,
baso miragarriak aen oinetan sortu
eta euren oiu buru-gorriskaz zeruak bete arte:
olan su artzen gure biotzak
eta, otoitz-garraldietan, erreten gaitue, glori larregiz.
Baiña zugatz guztiak euren programak apurtu dabezanean,
aize esku-zabaletan joate neurribakoen griña sakabanatuz,
ibar illuna odeitu eta goibelduz,
atsekabea asten da bertanberako kaiola orreen
burdin soillak bildurtzen,
ate apurtuetan gogamena eraillik datzala.
Baiña gure gabonil goizetako argitan,
itzak abots-errekan izozturik egon arren
eta lurralde guztiko uragak mutu;
begitu ikuspegia, zistertar zuri batek lez,
negu zabala txano antzo ipinten
eta olan, edurtzapean sakon baizen nare,
esi traskillak eta zelai ondatua estaltzen.
Muiñoak ixil-geldi datzaz, basoak euren jai-eguna zaintzen.
Basetxeak, negu-berokietan erdi eortzirik,
ardiak lez epel dagoz.
Noz izan da egundo penitentzi-bake au baiño ederragorik
bagillako kantu guztiak ixil dirdaitsuez gainditzen dituala?
Azaroak gure porrotak aztertu egiten, baiña orain
bere oarrak belaunetaraiño gure Gabon errukien azpian dagoz,
lurpetutako azian baturik
errozko udea bizi ta lo dagoan bitartean;
eta solo guztiak euren aitxorrak errege-ezkutu tez gordeten dabezan bitartean.
Figures for an Apocalypse (1947)
Espetxe bat bear da andrentzat
Espetxe bat bear da andrentzat, txiroak diranean,
gauza apain barik eta ulea jausita, ara joan daitezan.
Edertasuna kendu jakenean eta biotzak apurtu,
joan bear daben espetxe bat dago.
Espetxe bat bear da andrentzat, diño Gobernuak,
itsusiak diraneko, txarrak dira-ta.
Ondo datorkie luzaro an egotea
txarra aztu arte.
Iñok onezkero musurik emon gura ez dautsenean,
edo bakarrik diruagaitik emon gura dautsenean
eta euren edertasuna kendu
zuzena da txarra luzaro entzun be ez egiterik
androk aztuak izan arte.
Baiña nik atsegin iatan kantu bat dot gogoan
eta zuok androk baliteke ez aztu izatea:
«Lili apurtu gaixoa, lora zimeldu gaixoa», diño nire kantuak.
Andra gaixook, larrosa espetxeratuak zaree zuok:
berba egikeran maldeziñoak botaten dozuez, eta botatean
Jaungoikoa ta infernua dagoz batera ugertuta abots gorri baten,
biotz uts txiki batetik autsa baizen gozo datorren abotsean.
Ez dago, olan dala, umerik biotz uts orretan?
Andra gaixook, iñoz abestuko ba'zendue
doiñu illun eta tristea litzake, larregi jakinez
gantzuketaren gantzuketa jaboitsuak
ez zaituela barriro lirain biurtuko eta ez errubako
azkenerarte, aztuak izan arte.
Errua aztuten ez dan espetxe bat dago.
Orma zaar orreetako egun ta urte askok, desinfektante usaiñez
gura barik zuen peketua ilteko alegiñean,
ezin zagikeeze errubako egin barriro:
orregaitik, kantu triste onegaz nator,
maite zaituet, autsez beterik eta samintsu,
maite zaituet, zoritxarrekook.
Zapo-lora espetxeratuak zaree zuok, basalora txikiak,
niretzat zuen abotsa ez da illuna
eta Jaungoikoa ez dago infernuagaz batera ugertuta.
Esaidazue, maiteok, egon daiteke Jaungoikoa infernuan?
Zuek maldeziñoak bota arren, Ak zuen ebots legorra gurin biurtzen dau
(poliziarentzat oindiño illuna izan arren)
Jaungoikoa zuen biotzeko atxillo egiten da, barre egin gura dautse epailleai
barre egin gura dautso espetxeari,
Berak edatzi erazten daust kantu au.
Gorde nagizue zeuon boltsan, ba'leukazue.
Gorde zeuon biotzean, boltzarik ez ba'leukazue.
Ez dago eskubiderik zuen atsekabea betirako jakin barik geratzeko
Orregaitik natorkizue berba oneekaz:
Andra gaixook, ez itxaropenik galdu
Jungoikoa etorriko jatzue leiora larratxoriekaz
eta larrosa zuri bat lez artuko zaitue urtero.
Emblems of a Season of Fury (1963)
Maite negua landareak ezer ez diñoanean
O baso txikiok, leun
ikutu edurra adar apalakaz!
O arri estalduok
gorde aztearen etxea!
Ixilpeko
landara-itzok,
ur ikasbako ori,
eguneroko utsa.
Egin otoi adi-adi
zugatz kiribildu
altzairuan landua-
ginga lurperatua!
Sua, zoaz barrura
zeure gaztelu aulera,
ume toki sendora,
ezerezaren etxera.
O bake, bedeingatu leku zoragarri au:
ixiltasun, maite azte au.
O ixiltasun, urrezko uts
sartzerik bako eguzki
Maite negua landareak ezer ez diñoanean.
Emblems of a Season of Fury (1963 )
|