L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Iturri garden

(Diego Dublé Urrutia, 1878, txiletarra)

 

Diego Dublé Urrutia

euskaratzailea: Iñaki Berakoetxea

 

Niretzat ez det

ezeren bearrik.

Eidazue

zuaitz-adartxoa

edo arkaitz gorri;

uraxe izango da nere kabi.

 

Nere izena

xede atsegiñez

zure ezpaiñak ebakia,

maite-ustea sortuko du nigan.

 

Oroi nitaz, argi-arra edo

izarra ikustean;

aintzatu nauzue nere baitan.

 

Kaxkarra det gela,

baiña an iñoiz dantzukezu

izadi osoa

negar-uluka edo-ta kantuz.

 

Nire elburua

belar ezearen

usai gozoak ase dezake;

musu baten opariak

irentsiko luke ber'aundian.

 

Zerua zematzen duen garra da

nere irritsa...

Aurrak miñik gabe

zear dezakena;

malko batek itzaltzen duena.

 

Dena daukat

eta labur;

bertso baten badu leku

daukadanak.

Pisuago dezu edur-luma.

 

Gorroto det gaitza:

baiña gaiztagiñak adiskide naute,

—ondo daki ori nere siñak—

Bañan, entzun epai-maiekoak:

 

Samiña dezaket jaki.

Lotoa naiz, eta ur geldian

xurgatzen det

nere lurrin ta ezti garbia.

 

1981'n euskeratua Larra'n

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.