L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Maitane'ren bataioan

 

Josu Exea

 

Jauna, eskarrik asko biotzetik,

arabar eliz itzaltsuenian

geure Maitane, Kristo'ren sendian,

maiteki onartu bait dozu gaurtik!

 

Badakigu ondo, gure aldetik,

jarri dauskuzula geure gaiñian

lan gatx-gatx bat bizi garan artian...

Urgazi zakiguz, ba, orregaitik!

 

Lagundu, lendabizi, gurasoei

ikasbide zintzo bat izan daizan!

 

Lagundu be aita t'ama bitxiei

lankide jator bi izan daitezan,

 

baita Maitane ta aide guztiei

danok beti Zugaz bizi gaitezan!

 

        Otoi, Estibaliz'ko Andra Mari,

        Erri ontako kristauen zaindari,

        aurkeztu Jesu'ri geure eskari!

 

(1982-7-31)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.