L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Iturritxoa

 

Gallastegi Kauldi

 

Iturritxo garbia

pil pil kantaria

menditik bera

dator kenduz egarria.

 

Bedartza ta landarak

beragaz bustiak

eder biurtzen dira,

gazte ta guriak.

 

Udako beroakin

izardiz beteak

iturritxon uragaz

atseden aseak.

 

Iturritxon ikutuz

baratz ta zelaiak l

oraz beteten dira

usaiñez alaiak.

 

Lorik diran basterrak

guztiz kutsutuak

iturri etorten

argi ta garbiak.

 

Iturritxo maiteak

eltzen dan tokitan

ereiten dau bizia

ongille danetan.

 

Iturritxoengandik

artu eredua,

danon arte ein daigun

obea mundua.

 

Gure itzez ta lanez

osotu dagigun

iturritxoen antzez

erein garbitasun.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.