L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Itsasoaren azala

 

Muniategi-tar Sabin

 

Euzkia soiñekoturik

itxas uraren azalak

darakusgu maitearen

begirada, so urdiña,

ta, ugin igiduraren

apar arteko itzalak

bere nai, egon eziña

bizi-bizi agerturik.

 

Ez, itxasoaren azala

ez da iñoiz sakatu bear

ezpata aztun luzeaz,

bada uts egin ezkero

aren ugiñetan zear

amil zeintekez bai, gero,

ondoratzeko bereala

eriotzazko ur baltzakaz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.