L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1987-1990 (1990) —Hurrengo artikulua







 

 

Esopo'ren ipuinak

 

Esopo

euskaratzailea: Igotz

 

176. Gizon txakur batek aginkatua

 

Txakur batek aginka egin eutson gizona, ara ta ona ebillen nora ezenean, nok osatu billa. Alako batek esan eutson ez eukala besterik bere zauriko odolaz ogi-zati bat busti ta gero aginka egin eutson txakurrari bota baiño. Zaurituak erantzun:

        —Baiña ori ba'dagit, erriko txakur guztiak or dodaz aginka!

        Era bardiñean, txera erakusten ba'dautsazu gizonen gaiztakeriari, oraindik txarkeri geiago egitera daroazuz.

 

 

177. Sukaldaria eta txakurra

 

Gizon bat, bere adiskide ta senidartekoentzako, aparia gertatzen ebillen. Eta onen txakurrak beste txakur bati dei egin eutson aparitara, oan esanik:

        —Adiskide, zatoz ona nigaz aparia egitera.

        Eldu zan deitua pozez gaiñezka; jatordu oparoaz arriturik geratu zan, bere kolkorako iñoala:

        —Au bai gero itxaroten ez nebana! Asetzeraiño jan bear dot, goserik izan ez dagidan egun batzuetan.

        Onako gogoeta ta ausnarrean ziarduala, buztenari eragiñaz lagun txeratsu baten aurrean lez, ikusi eban sukaldariak ara ta ona ebillela, ta, anketatik oratu ta leiotik beera bota eban beingo baten. Eta txakurra atzera biurtu zan alarau gorritan. Bidean beste txakur batzuk aurkiturik, batek itandu eutson:

        —Zelan bazkaldu dozu, lagun?

        —Edanaren edanez —erantzun eban— mozkortu egin naz, eta ez dakit nundik urten dodanik be.

Alegi onek erakusten dausku iñoren onakaz esku-zabal diranakaz ez dogula geiegi fiatu bear.

 

 

178. Prantzes-txakurra eta beronen lagunak

 

Txakur bat, etxe baten janaritua, patariari aurka egiteko trebetua izan zan. Bein, oneik erreskadan egokituta ikusirik, idunean eukan estuna apurtu ta kaleetan zear asi zan arin be arin. Ikusi eben beste txakur batzuk, zezen bat baizen sendo, eta esan eutsoen:

        —Zergaitik zure zalaparta ori?

        —Oparoen bizi nazana ba-dakit, urdailla ondo aseturik; baiña beti nago eriotzeagandik ur-ur, artz eta leoiakaz burrukan erantzun ebaxn.

        Txakurrak orduan onela euren artean:

        —Errukarria da gure bizia, baiña ederra; guk ez daukagu artz eta leoakaz burrukatu bearrik.

        Ez dogu geugana ekarri bear, arrokeriz ta bizitz onez, arriskua, onegandik iges egin baiño.

 

 

179. Txakurra, oillarra ta lukia

 

Txakur batek eta oillar batek baltzu egiñik, ortik zear joan ziran zoriaren billa. Gautu zanean, oillarra zugatz batera igon zan, eta txakurra arro egoan enbor baten ondoa etzun zan. Oillarrak, oitura ebanez, eguna urratu-ala jo eban berea; an urrean aurkitzen zan luki batek entzunik ara jo eban bertatik, eta zugatz oiñera elduaz, jatsi eitela andik eskatu eutson, abots ain bikaiña eukan piztiari mosua emon gura eutsola-ta. Oillarrak erantzun eutson itxartu egiala lenengo zugatz oiñean lo egoan atezaiña. Eta orduan txakurrak, lukia atezaiñagaz berbetan asterakoan, tarrapataka jauzi egiñik, zatitu eban lukia.

        Alegi onek diñosku gizaseme argi asmotsuak, etsaien eraso artean, ba dakiela ziria sartzen eta eurak baiño indartsuago diranakana zuzentzen.

 

 

180. Txakurra eta txirlea

 

Arrautzak jaten oituriko txakur batek, irla bat ikusiz, bere autzak, au da, eztarri-zuloa edegirik, eta albagiñak itxi lazkiro, arrautza bat zalakoan iruntsi eban bera. Lertu ziran gero aren erraiak eta alditxarrak arturik, ots egin eban:

        —Merezi izana dot, gauza biribil guztiak arrautza diralakoan, artzen dodazalako.

        Ipuin onek darakusku, ondo ausnartu barik sartzen diranak, errez gaiñ dakarrezala ainbat usterik bako zailtasun.

 

 

181. Txakurra eta erbia

 

Eize-txakur batek erbi bat atrapau eban eta batera ekion aren muturra ozkatzen eta miazkatzen. Erbiak, joku onekin gogaituta, esan eutson:

        —Itxi, otoi, ni aginkatze edo-ta mosukatze ori, jakin daidan adiskide zaitudan ala areno!

        Ondo datorkio alegi au bitara jokatu oi dauan gizonari.

 

 

182. Txakurra eta arakiña

 

Aragitegian sartu zan txakur bat, eta arakiña bere lanean ebillela ikusirik, biotz bat artu ta igesari emon eutsan ariñeketan. Arakiña arengana itzuli, ta ariñeketan ikusiaz, atzetik ots:

        —Entzun, adiskide! Zagozala zagozan lekuan, gaiñ dautzut begia ezarriko.

        Alegi onek erakusten dausku: ezbearrak askotan zuur egin oi dabezala gizonak.

 

 

183. Txakur loak artua eta otsoa

 

Etxe aurrean txakur bat lo egoan. otso bat arengana oldartuz jataldi ederra egitekotan aurkitzen zan, baiña txakurrak eskatu eutson une aretan ez egiala birrindu.

        —Orain azur utsa nozu —esan eutson—; itxaron eizu pizkaten; ezteguak ospatu bear dabez nire nagusiak; betekada ederrak emongo ditut neuk bere, lodituko naz eta zuretzat janari askoz oparoagoa izango naiatzu.

        Siñistu eutson ari otsoak eta andik alde egin eban. Aldikada bat igarota, itzuli zan otsa eta txakurra aurkitu eban etxe gaiñeko ikustokian; gelditu zan onen azpian eta txakurrari gogoratu eutson bien arteko ituna. Txakurrak orduan bota eutson:

        —Oi otsoko, gaurtik aurrera etxe aurrean lo ikusten ba'nozu, ez itxaron alako eztegurik!

        Alegi onek darakusku, gizaseme zuurrak, arrisku batetik iges egitean, euren burua zaindu oi dabe bizitza guztian.

 

 

184. Txakurra eta gerizpea

 

Txakur bat ibaia zearkatuz joian aragi-zati bat aoan eroiala. Bere gerizpea ikusi eban uretan, eta beste txakur bat, aragi-zati aundiagoa eroiana zala, uste izan eban. Eta oni klask eragiñik, bere lagunari erioana kendu naian, arengana joian. Azkenez, baiña, bata ta bestea galdu ebezan; bata, olako aragi zatirik ez egoalako, gatxa jakon aregaz jabetzea; bestea, urak eroan bait eutson aoan eukana.

        Alegi ederra, nunbait, miguru ta diru-zaleentzat.

 

 

185. Txakurra arranaz

 

Ba-zan txakur bat billauka agiñak ezarten ebazana. Ugazabak, jentea konturatu eiten, arrantxo bat ipini eutson. Eta ozkari, arro, txilintxoari eragiñez, erriko plazara joan zan. Urteetan aurreratutako txakur batek, alan be, esan eutson:

        —Zer dala-ta ainbeste arroikeri? Kanpaitxo ori ez daroazu, ba, ona zarealako, zeure ezkutuko gatxa iragarteko baiño.

        Panparroien kiñu ta egintza arroskoak agiri-agirian jarten dabez olakoen barruko griñak.

 

 

186. Txakurra leoiari jarraika

 

Leoi bat ikusi eban eize-txakur batek, eta aren atzetik ekin eutson jarraika. Leoia, baiña, orroaz biurtu zan, eta txakurra, bildur-erazoa, lengo bidetik itzulirik. Azeri batek, oartuz, esan eutson:

        —Doakabe! Leioaren atzetik ain arro ta aren orroak be ezin eroan!

        Edestu leike alegi au, eurak baiño altsuago diranak beztu nairik dabiltzen arroputzen aurrean; altsuok aurka egitean, laster doaz atzatzeka.

 

 

187. Leoia eta eltxoa

 

Eltxo batek, leioagana urreratuta, esan eutson:

        —Ez dautzut bildurrik, ez zara-ta ni baiño gogorrago. Bestela ba'diñozu, erakus egizu zer egin zeinken. Zeure erpakaz txatxumurka egin eta zeure agiñakaz eldu? Ori emakume batek be egin daroa bere senarragaz asarre danean! Ni zu baiño gogorrago naz; nai ba'dozu, aup dagizut burrukara.

        Eta bere sudurraz txiba jorik, eltxoak leoiari eraso eutson ulerik bako sudur inguruan aragia pika ta pika. Leoia txatxumurka asi zan bere erpakaz, kuku esan arte burrukaldian. Eltxoak, garaille, bere turuta jo-azo eban, eta garaipen-kantua asirik, egazka urrindu zan; baiña amaraun baten nastu zan, eta, iruntsiten eben bitarttan, negar egian, bera, indartsuenei be gerra egiñik, orain piztirik arbuiagarrienearen eskuetan, amaraunaren agiñetan il bearra.

 

 

188. Zezena eta eltxoa

 

Zezenaren adarrean geratu zan eltxo bat. An luzaro egon ondoren, andik alde egiterakoan, zezenari itandu eutson ia andik bera joaterik nai eban. Zezenak erantzun eutson:

        —Etorri ziñanean ez zindudazan somatu, eta joaten zareanean be etzaitut somatuko.

        Nori dagokio alegi au? Ez egotez ez joatez, ez zerbitzurik ez kalterik egiteko gauza ez diran gizonai.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.