L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1991 (1991) —Hurrengo artikulua







 

 

Olerkariak eta...

 

Aurre-Apraiz

 

        Bein, bertso-sale batek, olerkariakandik bertsolariakana ze alde dagoan itaundu eustan. Ara —esan neutsan—, ikusten dozuan goikaldean dagoan lerdoia, piñudia... Ba, bertsolariak, ezetariko eskutu ez sakontasun bagarik, ikusten dabenez, abestu daroe piñuen izakerea: Zugatz luze ta illunak direala, goibeldu egiten dabela aroa baiña dirua artzeko onak direala ta abar, ezetariko sakontasun ez illuntasun barik. Olerkariak, ostera, piñuari adi dagozala piñudiak eta arein inguruan bere gogo ederberan sortzen dautsoen irudimen olerkoia azaldu daroez alik ondoen, egokien, apaiñen eta aapaldi biotz-eraginkorrez.

        Beingoan aditu eustan adirazi neutsana eta pozik geratu izan zan a, bertsozalea, nire azalpenaz.

        Olerkari eta bertsolarien bitartean ba-dira, baiña, beste batzuk bere: Oleskariak. Beste batzuk ba-dira, ostera, ez olerkari, ez oleskari, ez bertsolari-izenik merezi ez dabenak: Bertsogilleak.

        Olerkariak, izaki eta izadiaren edertasun eta eragiñak gogoa zirkinduriz irudimenean sortu oi dakioezan egokitasunak itzik gozatsu, dotore eta esakera apaiñenakaz, neurtitzez, azaltzen alegintzen direnak doguz. Urriak izan daroaz olangoak, bazterretan.

        Oleskariak, itzetik ortzera bertsoak abestuz, baita idatziz be, erriari kistartasunaren ondasunak eta mamiña, abertzaletasuna zein beste zeozer, kantuz, azaltzen eta zabaltzen alegindu daroaz.

        Bertsolariak, bururatu-ala era guztietako bertsoak abasten dituez, entzuleen pozgarri.

        Bertsogilleak, ostera, kantau barik idatzi egin daroez neurtitzak eta, geienetan, olermenaren ikutu txikienik be bagarik idatzi be.

        Izakien ederra berezitasunez ikusi eta nabaitzeko doaiaz agertzen yakuz mundura, olerkariak eta, gero, ikusiez eta ikasiez, barruan daben olermenaren eragiñez, euren asmu eta nabaipenak alik ondoen, egokien eta apaiñen agertzen alegintzen dira aspaldi biribil eta txukunez olerki egoki eta biotz-eragingarriak atondurik.

        Orain ba-dira, aspaldietan biribildu bagako olerkiak bere: Ba-da, neugurri bagako bertsoak. Ba'daiteke, olerki batzuk, adierazi gureen bat edo beste idazteko, olerki askatuz azaltzeko egokiagoak izatea; baiña negurriaz, igiereaz eta taiuz apaindurik agertzen direan olerkiak beste ikus-begi eta atsegiñik izan daroe bertso askeen aldean, olerki-zaleentzat. Ganera, bertso askeak bere zelanbaiteko neurria ta igierea bear dabez, egokiak izan daitezan. Ez edozelan eta orbelez (alperreko itzez) beterik idatzi. Olerki izateko, itzik erdiak, beintzat, alperreko izan daroez eta olermenik bere ez dauke or zear dabizan olerkitzako bertso luze, astun eta askaturik geianak; olan idaztekotan oba itz leunez idatzi ba'legie.

        Ez diñot, bertso askeetan be olerkirik idatzi ezin daitekeanik. Itz askatuzko lanak eurak bere izan oi dira olerkoiak, batzuk beintzat, baiña olermen gitxi aurkitzen dautset, nik neuk, baintzat, olerkitzat agertzen direan neurri bako bertso luzeari.

        Oleskarien artean Enbeita'tar Kepa, Muxika-ko Urretxindorra izan genduan goi-maillakoa. Aren laiñeko oleskaririk etxaku agertu izan oindiño, Euskalerrian, eta beste lekuetan be ezetz esango neuke aren neurritik gorakorik. Ak, bere neurtitz irakaskorrez abestuz, kistartasuna sendatu eta abertzaletasuna zabaldu ebazan, gure errietan, agertzen asita ebizan xede eta gogai arrotzeri arpegi-emonez: JEL-tzale zintzoa genduan izan bere, gero, a, Areatza'ko oleskari a. Enbeita, oleskaria ezeze, olerkaria bere ba-genduan eta olerkari ona izan bere. Aren aldean kaxkarrak daukez olerkari ontzat gure aldameneko errietan eta baita geurean bere, politika arrotzez kutsuturiko alderdi batzuk.

        Bertsogilleak mutillak, doguz izan, aapaldi biribillak eta apaiñak idazten baiña arein neurtitzak ez dabe izaten biribiltasuna ta apaintasuna baiño besterik: Olangoan be, geienak euskerea ondo menperatzen dabenezkero, itz askatuz idatzi ba'legie, oba; euskeraz ondo jakiñarrren ez dira, ba, ez olerkari, ez oleskari, ez bertsolari be-ta. Oneitariko batzuk, olerkaritzat etsi daroez euren buruak, baiña olangoakandik benetako olerkariakana amil igaroeziña dago.

        Gizaseme ta emakume bakotxari, zeozetarako berezitasuna emon izan dautso Jainkoak eta bere izakereari etxoakozan egin-bearretan ez daroa izan iñor be trebea.

        Bakotxak bere gaitasun, zaletasun eta izakereari jarraitzea da, ba, egokiena: Olerkari direanak olerkiak onduz irakurleen gogoak gozatu. Oleskariak, erriari oles-egiñez, aapaldi irakasgarriak abestuz gogoak zuzpertzen, zintzoagotzen ekin eta bertsolariak euren bertso egokiakaz entzuleen entzumenak poztu... Eta bertsogilleak itz askatuz idatzti begiez euren burutapenak.

        Olerkariak, oleskariak naiz bertsolariak, guztiak egin daroatse mesede aundia izkuntzeari. Bai-ta olerkigilleak eurak bere...

        Bere joan-etorri ta edertasunak neurtitzez idazten eta abesten diarduen giza-semeak dauzan-arte, iraungo dau, ba, euskerak, gure izakereak eta Euskalerrak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.