Iruñeko San
Gregorio kaleko Auzolan liburudendan larunbat eguerdiro biltzen
ziren solaserako hainbat idazle eta literaturzale 80en hasieran:
Txema Aranaz, Miguel Sánchez Ostiz, Xabier Eder, Pello
Lizarralde, Víctor Moreno, Santiago Etxandi... Informazio
trukerako premiak bultzatu zituen aldizkari bat sortzera. Pello
Lizarraldek Azkoitiko bere aitonari aditutako berba gogoratu zuen
orduan, Pamiela: sorginek baserri batzuetan utzi ohi zuten
kaxaren deitura, izan ere ireki behar ez den kaxa, begizkoa eta
ezbeharra ekarriko baitizkizu.
Lehen
zenbakia 1983ko ekainekoa da. Arestian aipatutako idazleez gainera,
ale hartan parte hartu zuten: Jordi Mateu, J.M. Romera, Vicente
Huici, Carlos Bidegain, Xabier Martinez... eta baita urtebete
geroago Korrok aldizkaria sortu zuten batzuk ere: Ana Iribar,
Mikel Taberna eta Jon Alonso. Azalaren egilea: Urbasa. Hamabost
zenbaki eman zituen Pamiela aldizkariak 1993ko negua bitartean,
eduki gehienak gaztelaniaz. Atal monografikoak izan ziren ezagunenak,
adibidez: Kafka, Antoñana, Hiperclasico, Wim Wenders, Pake
hauek gerra haiek, La vida del euskara.
Pamiela
argitaletxe bilakatu zen, 1984ko urtarrilaren 21ean Pablo Antoñanaren
"Pequeña crónica" plazaratzearekin batera. Urte
bereko abenduan ikusi zuen argia "E pericoloso sporgersi" Pello
Lizarralderen liburuak. Pamiela argitaletxearen babesean kaleratu
ziren beste bi aldizkari ere: Mazantini (1991n) eta Garziarena
Berria (1997an).
|