L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-7 (1984-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Txinako itsasoen...

 

Itxaro Borda

 

Txinako itsasoen uhain beroetan,

Beren bela motelak hego haizez hantuz,

Portuak oro hunki nahiz geroetan

Paperrezko untziak badoatzi kantuz...

 

Ez dira leihorretan kraskatuz hautsiko,

Ez dute arriskurik bidea galtzeko,

Zeru geldietarik ez dira jautsiko

Segurtamenak hiru sosetan saltzeko...

 

Galerna azkarrena dute beren alde:

Txinako itsasoen uhain kexatuak

Paperrezko untzien kontraka debalde

 

Altxatzen dira beti, haguna negarrez,

Ezinean itoak ta mexprexatuak

Izarreri hildoak zilatu beharrez.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.