L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-9 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Barkoxeko elizan agitu ohointza

 

Musde kapeilu

Geronzeko abokatia

 

Xiberoko Basabürian düzü zinez edjer den karrika ohorezkoa: Barkoxe deitia beita, klarki erran dezagün lekhü paregabia. Karrikan deitü altian, bastiza edjerrak, zelilarat emaiten dizü bere phünta xorrotxa. Hori düzü duda gabe, Barkoxeko eliza.

        Inferniako ixterbergiak ez beitü deskantsü, xoko maitagarri hartan deboilü dolugarria zaukützu ageri: elizako dunbak eta kanpanak oi! bakoxtar maiteak, ohoin gaxto batek eremanik ditüzü, bai, gai berantian, gisala, non jende hunak, loak, hartüik baititu, beren emen segür, eta ez karrika handietan bezala, non pekatiaren aierrak berantesten baititü, amens, giristino hunak izaten ahal diren jende xehiak.

        Paketa düzü, arren, pekatiaren amoros dena, paketa ere, zelilako bidia utzirik zehiar gainti ebilten dena. Hoietarik batek eta ez bestek ebatsi ditizü gure eliza maiteko kanpanak, bekaitz segür beitzen anitx jende irus ikusirik, Jinko jaunaren fedeari atxekirik, Barkoxe Basabürükoan.

        Musde Labruche beitügü erretore, zoin Jaun baliosa!, hala mintzo züzün estonatüik gintüzün oroer, ezen igante hartan, kanpana ehortzik ez ginizun batere entzun, ez eta ere haiteaz iratzarri geure amets gozagarrian. "Kalme den ariman ez düzü ameskaitzik, nula lotsik ez, Jinkuaren fedian bizi gareno agitzen den ber.

        Ene deithora eta zinkhüria nahi deizüt hortakoz heben ezarri, ezen debrü gaixtok ez deikü galeraziren eta guttiago ere, ohoin gaxto eta maluros zumaitek". Soizue gero, nula egin zizün Musde Labruchek kanpanen mentsaz salbatzeko, non ikus baiginioke, Jinko ohoretsuak zer jakinduria eman deion, Labruche gizun saindü, bere zerbützaiari.

        Bazüzün Eskiulako bestetara zirka bat jinik, haien libertitzeko zirkatzailien trufaz eta kabriolez, atraen eta iratzarri baitzütüzün; Hoietarik bat, bühame trupe haren manatzailia beitzen, trupe erdian edenik züzün, gehien eta buruzagi handitzat beitie bühamek orok. Hark bazitizian elephanta biga, zeinetatik, bata bustan bigareki, nula besteak bat bera zialarik. Hala gaiza eta Musde Saindiak galtho egin ondun, arrapostia uken zian, bühamea atxekirik zela eta loturik ere, Labruchen erraner, inferniatik salbatzeko akzione huna beitzen menturaz.

        Kanpanak ments zütialarik hain bastiza eder den eliza net propi hartan, non jinkuaren entelegia ukhan balü bezala ediren beitzian soluzionea.

        Elephanta haik, arren, hatzaman zitizün eskura nula elizalat ereman ere. Han kanpana tenorean, ehortzaren egiteko mementian, bata bestearengana libratzen zitizün, eta beren instintak manatüik, bustan biga zienak, zilua baizi ez zienari, hala kubritzen zeion haragiaren mentsa, heltübada, zilotarik infrida ez ledin.

        Hunela aritü, kabalia monstre haik, eta izugarriko dunda eginik, kanpanak bezain ohargarriak zütüzün mezalako tenorean, zeren eta Barkoxe oro durrunban eta kordokan ezarririk, nula fedearen aierraz elizalat biltzen beitzen jendea jinkoaren adorazionerakoz.

        Abre salbaje haik uste gabe, adar ezartzen zizien adorazione lekua eta nehoiz beno populu handiago harat bildu zumat zelebrazionetan.

        Feligresak oro, errespetuzko betimenteki harat elkirik, orok beitzien jinkuaren handitartzuna miresten.

        Hura bai beita handia hala gaztek nula zahar, oro jüntatüik, ihuiz ere ikusi gabe zuzun eliza, jende paketak adar egiten zialarik. Sakramentiaren mementian, elephantak, tanbalaka, batak besteari haragaria ez den lekuan, ments horretaz libratzen zeiola, zilo den lekuan berak ezarri gorpi zatia, zuina ez beitzen buxin bat, ezpere, lodi eta beltx nula jinkua krusifikaturik zien kürütxia.

        Kanpanak ments ükheiten ere, zer ehortza, salbaje fera animala haien atxekitzia. Trunpa handiz ere, femelaren ziloetan ezartzen zeion plazera, jinkuaren "Deo Gratias-en" hobekigo emaiteko.

        Musde Labruchek hau ikusi zialarik, izan züzün pentsamendia, hobe zela elephantaren jinkoaren serbutzua eziz kanpanena, eta halaz üdüirik, Jaun Apezkupueri egin zeiozun galto ezen bara zitezen betikoz Barkoxeko elizan. Aitzitik, Apezkupiak ez zeiozün hala manatü, baina bai benedikazioneak oro elephantendako eta maleruski, parti litezen zale, ahal bezain bertan.

        Elephantak partitüik, Labruchek berak egiten dizü entseiu, elephantaren süjeta emaitekoz, zumat kobesatzaliareki bena Labruche, manexa beita, ez dizü elephantaren trunpa luzea. Ailekidio zelia, jinko jaunaren zerbützaliari.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.