L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-10 (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Fanzine eta kazeta

 

Irakurri berri ditugun fanzine hotan bi iduritu zaizkigu interesgarri. Lehena SHERWOOD, Frantzian argitaratzen da. Uda honetako alean, 2.ean prezeskiago, Frantziako presondegien mundua azaltzen da, Irlandako berriak —besteren artean SINN FEIN-eko buruzagi bati egin elkarketa, Poloniako berriak eta Europan hedatzen ari den legedi antiterorista.

                Helbidea: SHERWOOD C/o

                Ruptures-B.P.1.

                94501 Champigny sur Mame

                Cedex. France.

        Bigarrena, SABOTAJE, aurtengo apirilean plazaratu zuen aipatuko dugun alea. Iruña eta Zaragozan izandako squattersen ekintzen berri ematen digute eta halaber Alemania eta Ulster-en suertatzen diren borroken berri. Aipu laburretan irrati libreen eta indioen sujetak agertzen dituzte.

                Helbidea (behin-behingoa): SABOTAJE. Apartado 17.140.

                28080 Madrid.

        Kazetan zailagoa da asko baitira. Batetik zutik dirautenak. ATEKA, ifar euskadiko kazeta abertzaleak udako ale gotorra publikatu du. Literaturazkoetan MAIATZ aldizkariak bere 8. alea argitara du, istorio zaharrekin, haurrek egindako ipuinekin eta Seatle indioaren itzulpen eder batez. Donostialdeko SUSAk beste ale bat plazaratu du Literatura eta Iraultza gaien inguruan. Badago, halere, zerbait aipagarri. Bi kazeta hain zuzen. LITERATUR GAZETA, Donostian publikatu dute, hainbat liburu-kritika eginez eta agertuak edo agertzeko diren zenbaiten zati emanez. Egileen artean Felipe Juaristi, Esteban Antxustegi eta beste dozena erdi bat ikus dezakegu. Kontent gara horrelako kazeta itxuroso baten aintzinean, areago, aspaldi azaldu gabeko firmak, Mikel Lasaren bezalakoak ikustea daukagula.

                Helbideak: Colon de Larreategui, 11.

                Tel: 4241174.

                48001 - Bilbo.

                        edo

                Konstituzio Enparantza, 2.

                Tel: 423553

                20003 Donostia.

        Bigarrena Irunen publikatua da, Udaleko Euskara Kontseiluak publikatu, hain zuzen. PLAZARA izeneko lehen zenbaki hau euskara hutsezkoa da, Udalek bultzatu kazetatan kostumatzen ez dena (esaterako DEBA eta ONDARROA aldizkarietan ikusi ez duguna), batetik, eta, kazetak duen formatoz, sailez eta hartutako idazleez azalaz gainera funtsa eta kanore erakusten dutela. Eskualde horri dagozkion gaiez eta sinadurez kanpo, batek baino gehiagok lehengo BIDASOAN arituak, (Bortz Hiri, arrantzaleak, Ttipi-Ttapa, Baztango berriak) eta sinadurez kanpo (J. A. Loidi, M. Izeta, Txomin Sagarzazu, Garzia anaiak...), elkarketa interesgarriak (Jean Haritxelhar, Remigio Mendiburu) eta denboraldi hotan hitzal haundiko izenak, Koldo Izagirre edo Bernardo Atxaga bezalakoak. Deigarria zinez suertatu zaigun aldizkaria.

                Helbidea: PLAZARA. Foru kalea.2 4.gna. Irun.

                Harpidetza arruntaren prezioa (lau ale. 3 arrunt eta 1 berezia) 600 ptz. delarik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.