L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Plazara aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Plazara. 2 zkia. (1985) —Hurrengo artikulua




 

 

—Hitz lauz—

 

Gutuna

 

Pablo Sastre

 

85. maiatzak 14

Aupa, Josu!

        Zer, bizi haiz ala? Lagunak esan zidak, pixkot argalduta baina moral onarekin ikusi hauela, ez zegok gaizki, hala baldin bada, hemengo askori inbidia emateko moduan.

        Hi: herenegun Herri Urratsen izan ninduken, eta majo egon zuken, anbiente ederra, aspaldian ikusi ez bezalakoa egia esateko. Besterik egon duk, baina ez zekiat, hemen hegoaldean zeozer egiten duk eta pesta ez baldin bada, inor gutxi etorriko zaik, gero berriz ikastolen alde edo zozer eginda, joan bai jendetza, baina beste gauza bat izaten duk, gurasoak eta haurrak eta denak txintxo txintxo.

        Han ez: desmadrea polita hura. Ana eta Lurdes eta Jonekin joan ninduken, kotxean herritik ez zelakotz autobusik atera, gero joan eta hi: Usurbildik esate batera lau autobuskada, ez den-denak bertakoak bistan duk, baina hala ere... Zer nahi duk, badakik aurrenekoan saiatu ginela eta hogei, marka bat hala ere!

        Ailegatu eta, bat hemendik, beste bat handik, lagunak ikusten hasi. Potxolo ikusi niken, zortzi kilo galdu omen dizkik, han zegoken trafikoa zuzenduz. Gero egun guztiz horrela: batekin hasi eta beste batek heldu, "hombre!", "kaiko!", "eup!", saltsa batetan.

        Lukas tabernan zegoken, umore txarrean, lana demonio denei gaizki esaka.

        Total azkenik ez zekiat nola zirkuitoari buelta ematea lortu genuela. Beldurrak egon gintuken, euria botako al zuen-ez al zuen, ez ziken bota eta berotu ere egin gintuken azkeneko. Txarangak ere bazeudeken horretarako, Zaldibi eta Egiakoak ikusi nizkin, antzerkia, en fin...

        Bidasoaz haruntza moral ederra zegok, gogorrago eta tinkoago hori badakik. Bestalde zaila egon arren gauza batzuk ongi samar ateratzen ari dituk, eta bueno.

        Arratsalde partez —Hernaniko batzurekin bazkaldu niken—, hor napar koadrila batekin liatu ninduken, neskak eta mutilak bazeudeken, baina hasi zituken elkarri zirika, gero neskak nazkatuta eguzkitara joan zituken; hortik aurrera zerbezarik edan geniken...! Beroak, badakik.

        Joan den urtearen doblea omen zegoken jendea. Dirua ez zekiat askorik bilduko zuten, jende pobrea joan gintuken eta, baina batzutan ño!, esaten duk, uste baino gehiago zegok hemen...

        Atzo agujetekin lanera.

        Lana, pse!, betikoan, daukaken bitartean ez haiz ba kejatuko!

        Heldu den igandean bizikletaren festa zegok Donostian, ni igual mendira joango nauk, giroa baldin badago.

        Bueno, gazte, beltx-beltx kontserbatu hadi eta eman ezak hortik goraintzi nahi dukenari. Ordubiak dituk eta loak dei egiten dik.

        Adio!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.