L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Plazara aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Plazara. 19 zkia. (1992-uda) —<plaz1800>




 

 

—Irudiak—

 

Akordeoiak

 

Karlos Zabala

 

Puten jauregira

     darama portu zaharretik abaitzen den bideak

Bularren koloreak

     maitemindu gintuen zure altzo eztian

          Kamioan

          asfalto gainean zetzan txirrindularia

          akordeoi alaien musika hil zorian

Egin dezagun maitasuna, Suraia

Lurrikara zoragarria 7. orduan gertatuko da

Kadera zabalak eskaileretan

     deabrua

          gozotasun beltza

               pantera xamurra

                    adoretsua

Casanovak ezin du

                         Milo Manararen neskak

                            biluzten dira etengabe

Putzuan itzali den gaztea dugu gogoan

Harrizko maitaleak izar-argipean

pistola ahoan

Ferekek ez digute trajedia ahatz erazten.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.