L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott (barnean dio: Pott bandaren blaga) (1978-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Ni haunditzean

 

Gauaren mugetan dena pasatzen denean geratzen zaigun guztia hotzikara dirdiratsu bat da mami hezurretaraino sartu nahiean. Orduan jabetzen da bere lege berriak sortuz guri hainbat beldurtzen digun mundu ezezagun hori. Kale ertzetan oihartzuna sai ia noiz gaubeltzak ahoa hitxiko duen.

        Gauez bakarrik kalera ateratzen denean asfaltoa ozenki ostikoperatuz, ziutatea lotan dagoenean, gauak kontzientziari karkeisa garratz eta berde bat botako balio bezela da.

        Doa, badoa asfaltoa gogorki ostikoperatuz, hutsuneak ematen baitio bere babesa.

        Erakustokietako kristaleek bere irudia itzultzen dute berriro. Takoi luzeko bota beltzak, unanprakak, eta jaka hostu batek gerrian daraman labaina handi bat erditapatzen du. Atzean agertzen zaion orrazirekin orrazten du gominaz beterik dagoen bere ile beltz hori.

        "La Carioca" tabernan sartzen denean koñak kopa doble bat eskatzen du eta beti bezala zoratzen dion Jonathan Manuels-en disko hori jartzen du. Manuels-en saxo zaurtzaile eta zorrotz hori entzuten du. Bigarren kopa doblea amaitzean kalera irtetzen da. Gaueko hotzak urrikaltasunik gabe aurpegian jotzen dio. Orduentxe hainbeste gauza bururatzen hasten zaio. Nola jungla honen jabea izan daitekeen; nola besteetan bezala gaur ere ondo aterako den. Zein plazer handia sentitzen den aizto eder hau sabel bigun batetan sartzen denean gurinezkoa balitz bezala. Begietara begiratuz odol ber beroa eskutan sentitu bere adiera gabeko aurpegia ikusiz. Eta lurrera erortzen denean oinezko bakarti horren korbatan labaina garbituz aurrera segi poliki poliki inguruan inor ez dagoela konturatuz. Orduan berriro bururatzen zaio Manuels-en doinu madarikatu hori, "...you keep me hanging on..." eta berehala erraietaraino sartzen den saxo hori. Elektrizitatez beterik dagoen saxo horrek sutan jartzen du, zainak lehertzekotan, gaueko bakartasunean. Ezin du burutik atera... "sitting at the top of the world..." mundu berebil hau hustutzen hasten da. Izkina batetan eseritzen da, labaina hereten du nakarezko girtena losinduz.

        Hortzartean kantatze ari da kanta hori, baina konturatzen denean golpez isiltzen da.

        Verlainen itzala farol batetik zintzilika eta Rimbaud-ek bere mozker handia bota ezinean paretaren kontra etzanda. Iluntasun beltza, uki daitekeen belztasuna.

        Bigarren pertsona pasatzen denean, gauzak asko errazten dira. Hau jakinez, seguratusn handiagoz eta lasaitasunez beterik altxatzen da eta bigarren gizon horrengana heltzen da. Galdera inkoherente bat egingo dio eta harek "ez dut ulertzen" esan arte itxarongo du. Orduan bere eskuak nakerezko girtena ukituko du irripar triste batez. Momentu horretan jakingo dute azken segundu horren balioa. Ez nago segur karrasi bat entzunen den gaueren erdian. Isiltasuna berriro. Takoi batzuen hotsa urruntzen eta han urrutian teilatupean bonbila ahul batek botatzen duen argitasun horia.

        Barzuren ttu irentsi beharra besteran malko jarioa bihurtzen da. Herioaren momentu tragikoa, bere hago tristeekin datorrelarik. Kale ilunetatik zehar, pausoak arinduz, zumardi ttiki batera ailegatzen da, hor banku batean eserita bere gaualdiko laguna itxadoten egongo dela badakielako. Gauero bezala beren planak eztabaidatzen hasiko dira, batek bestearen labainari so egiten dion bitartean. Batzutan gehiago nahigo luke bakarrik ibiltzea, baina konturatzen da posible ez dela laguntzarik gabe aritzea lan berezietan behintzat.

        — Zer moduz gaurko hau?

        — Erdi ipurdi, Txin. Ez dakit atzo edo gaur galdu egin dudan hainbat maite nuen altzairuzko labaina. Badakik, lan espezial guztientzako hartaz baliatzen nintzela.

        — Ez ardura, beste zeredozer bilatuko dut.

        — ...bai baina, hura propioa zen.

        — Hau ere ez duk hain txarra

        — Hainbeste urte pasa ezkero... "Urrezko ametsa"-ko lan hartan ere labaina hori neraman.

        — Hi! beste gauza bat. Ia ez haizen sartzen nere domeinutan. Egin dezagun lan lasaiki, bakoitzak bere tokia baitu, lehengoan Zomorrorekin hau nahiko garbi gelditu zela uste diat. Gero hala etortzen dira istripuzuak. Lehengo asteko Zintzoren gartzelamendua horixegatik izan zen.

        Biak isilik gelditzen dira. Gaueko isiltasunean zigarrokin baten azken argia ikusten da, bi edo hiru segundu, eta orduan takoi luzeko bota beltz batek asfaltoren kontra lehertzen du.

        — Hi! ez al duk ezer usaintzen? Alde ein ezak hemendik bizkor, txakur zerri horik hona etorri baino lehen!

        Tok-tak-tok takoien hotsa urruntzen, gutitzen. Badoa hura berriro gaueroko doinu hori hortzartean kantatzen. Betiko moduan izkinako farolaren itzalpean paretaren kontra sostengatuko da, mezker handi bat balu bezala.

        Baina nik, hau dena ikusten ari naizen bitartean nire alamedako leihotik, gauero bezala, badakit mozkorti bat ez dela. Ondo ezagutzen baitut, aspalditik gainera. Gau erdian, ez dut logalerik izaten eta bere doinuaren lehenbiziko notak entzun ezkero, nire poema liburua hersten dut eta nire gela itzaltsuko leiho parean jartzen naiz.

        — Hara! badator beste oinezko bakarti bai handik. Hau harengana doa geldiro geldiro irripar triste batez. Eta dena arin gortatuko da. Ez nago segur karrasi bat entzungo den gauaren erdian. Isiltasuna berriro. Takoi batzuen hotsa urruntzen eta betiko soinu hori...

        ...Ni haren arrastoa segitzen duen adiskide ezezaguna naiz. Ni handitzean, noizbaitean, hura bezala arituko naiz. Eta badakit, laster, hura eta biok ibiliko garela gauero.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.