L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott (barnean dio: Pott bandaren blaga) (1978-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

—hautapen literarioa—

 

 

Elefantea

 

Slawomir Mrozek

 

Zoologi parkeko zuzendaria gizon handinahi eta gosea gertatu zen. Animaliak ezkalafoian igoteko kako bezala bakarrik serbitzen zioten. Baina ez zuen inolako arreta edota ardurarik jartzen bere erakundeak gazteriaren heziketan zegokion tokia bete zezan. Bere parkeko jirafa lepamotza zen, azkonarrak ez zeukan sikira habiarik, eta marmotak, halakoa zen

bere egoera, noiz behinka soilik egiten zuten abistu, eta desgogoz egiten

ere.

        Eskoletako haur taldeek zoologi parkea sarritan bisitatzen zutenez gero, areago ziren tamalgarri akats eta hutsune guztiorik. Zoologi parke probintziala baizik ez zen, non falta baitziren funtsesko hainbat animalia. Elefantea, hauen artean. Ordainetan —eza hori probisionalki berdintzearren— hiru mila untxi hazten ziren. Baina gure herriko desarroiloa aurreratuz zihoan neurrian, bata

bestearen atzetik eta planifikatuki salbatuz zihoazen baita ere akats guztiak. Azkenez, elefanteari bere txanda ailegatu zitzaion. Festa nazionalaren eguna zela eta, zoologi parkeko zuzendariak txosten bat hartu zuen, non esaten baitzen elefantearen adjudikazioa faboregarriki aztertua izan zela. Parkeko enplegatuak, bere lanari zuzen atxikiak, asko poztu ziren. Horregatik handiagoa izan zen bere harriduxa zuzendariak Varsoviara memorandun bat bidali zuela jakin zutenean, adjudikazioari uko eginez eta elefantea askozaz ere merkeago eskuratzeko plan bat presentatuz.

        "Bai ni eta bai nire laguntzaileak —idazten zuen— ondo konturatzen gara nola elefantea meatzari poloniarren sorbaldetan jausten den karga pisu bat den. Kostoak urritzearren, aipatzen duzun elefantearen ordez guk geuk egindako beste bat hartzea proposatzen dut. Egin ahal dugu tamaina bereko gomazko elefante bat, puztu ondoren hesi baten atzean kokatzeko. Hori egin baino lehen kontu handiz pintatzen badugu, ez da benetako batengandik bereziko, ez eta azterketa zehatz batez ere. Pentsa dezagun zein motela den elefante bat: ez du saltorik ematen, ez du korri egiten, ez da lohian aztarrika ibiltzen. Ipin genezake txartel bat gure ale hori espezialki motela dala esanez. Eta era honetan aurreratutako dirua zuzen liteke spunik base bat eraikitzeko, edota eliza bereziren bat berjasotzeko. Hala ideia nola proiektu honen desarroiloa guztion borroka eta lanaren aldeko ene emari humiltzat jo izatea nahi nuke".

        Memorandun hau, antza, eskrupulurik gabeko enplegatu baten eskutan erori zen, lana ohikeriaz egiten zuen batenetan. Arazoen azken puntaraino joan gabe, gasto urritzeaz zabaldu ziren aginduei bakarrik egiten zien jaramon. Proiektua onartua izan zen. Beharrezko erantzuna hartzean, zoologi parkeko zuzendariak gomazko zorro erraldoi bat enkargatu zuen, zeina haizez puztu beharko zen. Bi goardiak zorroa bi puntetatik puzten hasteko agindua hartu zuten. Sekretoa gordeko zela segurtatzeko, gauez egin behar zen lana. Huriko biztanleak jakitun ziren benetako elefante baten etorrera hurbilaz, eta ikusi egin nahi zuten.

        Zuzendariak ere presa zuen bestalde, bere ideiaren arrakasta gertatzean sari bat emango ziotela espero baitzuen.

        Taller ttiki bat babesten zuen estalpe batean hertsi ziren bi enplegatuk, eta putz egiten hasi ziren. Bi orduko lan latz baten ondoren goma grisezko azal hura lurretik doi altxatzen zela onartu behar izan zuten; eta onartu behar izan zuten halaber nola irudi zimur eta zapaldu hark ez zuen elefante baten itxurarik.

        Aurreratzen zihoan gaua; giza abotsak itzaltzen joan ziren, eta zoologi parkeko txakalen uhuria bakarrik irixten zitzaien. Etsiturik, bere lana utzi egin zuten une batez, baina jakina, hainbeste ahaleginez sartutako haizeak berriro aldegin ez zezan saiatuz.

        Gizon edadetsuak ziren, honelako lan batetan inoiz probatu gabeak.

        — Martxa honetan segitzen badugu ez dugu lana egunsentiarako ere amaituko (esan zuen batek) Zer esango diot andreari etxera itzultzen naizenean? Gau guztia elefante bat puztuz pasa dudala esaten badiot, ez dit sinestuko.

        — Horixe ezetz —erantzun zion besteak— Elefanteak ez dita puztutzen. Eta dena gure zuzendariak sari bat eman diezaioten nahi duelako.

        Beste ordu erdiaren buruan, nekatuta zeuden ostera. Elefantearen gorputza lodiagoa zen jadanik, baina asko gelditzen zen oraindik bere forma azkena har zezan arte.

        — Gero eta gehio kostatzen da (esan zuen lehenak)

        — Bai lan gogorra! (gehitu zuen besteak)

        — Deskantsa dezagun apur bat

        Geldiune bat egiten zuten bitartean, bitako batek orman ageri zen gas-zipotz bat deskubritu zuen. Mementu batez pentsatzen egon zen: ez ote zen elefantearen puztuketa gasez egin ahal haizez egin beharrean? Bere hausnarriaren berri eman zion adiskideari.

        Proba egitea erabaki zuten: animaliari gas tuberia entxufatu zioten eta, poz handiz, animalia bere tamainu osoz zutitu egiten zela estalpearen erdian ikusi zuten berehala. Bizi bizi zegoela zirudien. Gorputza izugarria zeukan, zutabeak bezalako ankak zituen, belarri handi batzuk eta sudur solido bat ere ez zitzaizkion falta. Zuzendariak, zirkostantzi haietan, eskaskeriarik egiteko beharrik izan ez zuenez gero, suelto utzi zuen elefante itzel bat izateko orguiloa, eta gutxi bezala monumentala zen ale enkargatua zuen.

        — Bai ederki! —egin zuen oihu gasaren ideia izan zuenak— orain etxera gintezke!

        Hurrengo goizean, hain elementu garratzitsuari zegokien hesian kokatu zuten elefantea, tximu kaiolaren alboan. Harkaitz naturalen hondoarekin ikusirik, itxura berdurgarria ere ba zeukan. "Espezialki motela, ez da ibiltzen batere" zion txartela era ipini zuten.

        Egun hartako lehen bisitalarien artean, eskolakide batzuk eta beren maisua zueden. Honek elefantea benetako aztergai bat agerian zuela esplikatu nahi zuen. Den denak ikus lezaketen moduan banatu zuen klasea, eta azalpenari ekin zion:

        — Elefantea belarjalea da. Zuhaitz gazteak bere sudurrez ateratzen ditu, eta ostroak jaten dizkio.

        Mirespenez beterik begiratzen zioten ikasleek elefanteari. Arbolatto bat atera zezan espero zuten, baina animalia ez zen mugitzen batere hesiaren atzean.

        — Elefantea mamutarengandik dator zuzen zuzenki, gaur egun iraungia eta izkutatua dagoen animalia horrengandik. Ez da harritzekoa, beraz, elefantea lurreko animaliarik handiena izatea.

        Ikasle saiatuenak apunteak hartzen zituzten.

        — Pisuan, balea bakarrik da elefantea baino gehio, baina balea itsasoan bizi da. Arrazoiz esan dezakegu beraz elefantea dela oihaneko erregea.

        Brisara xuabe bat sartu zen.

        — Elefante nagusi baten pisua lau mila eta bost mila kiloren artean ibiltzen da.

        Elefanteak dardar eta zirgit egin zen. Aidetara abiatu zen gero. Zenbait segundutan lurretik hurbil kulunkatu zen, baina haizeak zeru goitera eraman zuen gero, bere gorputza izugarria ortzian proiektatzen zelarik. Bere hegada

haundiosoan behetik ahozabal begiratzen ziotenei bere lau oin erraldoiren zolak, bere sabel puztuaren azpia eta ohe-txano forma zuen sudurra erakusten zizkien.

        Haizeak urrunago eraman zuen oraindik; zoologi parke gainetik egin zuen hegal, eta zuhaitz kukulen atzean izkutatu zen. Harriturik, tximuak zeruari begira geratu ziren. Handik hurbil zegoen lorategi botanikoan arkitu zuten elefantea. Jaisterakoan kaktus baten gainera heldu ondoren, lehertu egin zen. Egun hartan zoologi parkean egokitu ziren mutikoak bere ikasketak utzi egin zituzten, eta ganberrismora dedikatu ziren. Seguru asko gaur vodkaz moskortzen dira, eta kristalak apurtzen dituzte. Baina segurua dena zera da, jadanik ez dutela elefantearen esistentzian sinesten.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.