L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott bandaren braga (1979-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Buon natale per tutti

 

Mass Aberlatx Quel Kopon

 

Arratsalde on eta zorionak denori, lagun maiteok, has gaitezen lehen bailehen gure eguneroko saiotxoarekin, baina lehenbizi eta hau ez ahaztu inoiz, Gabonetako erregalu ederrenak "Souvenirs Maritxu" dendan, badakizue Kale Nagusia 23 eta baitaere Arkupean 15, zure lagun eta pertsona maiteentzat, gure Iosutxo jaio zaigulako, gau paketsu honetan, mantak, jostailuak, klase guztietako ontzi eta baxerak, eta Jijonako turroia 350 pztan aste honetan bakarrik, Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu denori, eta aurrera segi baino lehen goazen hil honetako nobelaren 65 kapituluarekin:

        "...eta orduan bada... beti bezala konte inoblea oheatik altxatu zen guztiz haserraturik.

        Hor nonbait, arratsalde zoragarri batetan, topatu zuen munduan izan den printzesa ederrena, eta orain bere alboan zegoen, biluzik... Palazio hartako saloi hura Persiako burko eta kuxinez beterik zegoen, tapizak, Bagdad-etik ekarriak, eta esaten zutenez urrezko baxera hura Sinbad-en iloba batek erregalatu.

        Egun hartan eunuko orkesta, leiho atzean jarrita, ezinhobeago ari zen bere musika jotzen, eta hamabost urteko birjiña dozena erdi bat ari zen saloia girotzen usainez eta perfume ederrez.

        Kanpoan goiz ederra, arboletan txoritxoak kantari, eta eguzkia leihotik sartu nahiean, eguzki izpiak printzesareri urrezko ilearekin korapilatzen ziren, ohe gainean, eta printzesa honen abotsa gauza zoragarria benetan, itsasoko ondina denak Ulises-en aurrean baleude bezala, hura enemoratzeko prest; eta orduan...

        ...bada... gure printzesa xarmant hau konte inobleari emeki, leunki eta eztiki esanez:

        —har nazazu, mesedez, konte Jauna, zurea izango naiz betiko...

baina beti bezala konte inoblea ohetik altxatu zen guztiz haserraturik... eta kaso handirik egin gabe..."

        ... baina nola kasorik ez egin GALERIAS TXOTXOLINEZ-en aukerari? hemengoak garelako eta Euskadi maite dugulako: gabardinak 2.595 pzta; panazko galtzak 999 pzta; puntuzko sport alkandorak 699 pzta; gizon eta emakumeentzat hau duzu aukera ederrena.

        Herriarekin garelako eta herriarekin pozten garelako, AURREZKI PUTZA, Gabonak, Gabonak, denak anaiak izateko EUSKADIKO PUTZA, zorionak denori.

        Aurrera goaz saio honekin baina lehenbizi, leitu dezagun bidali diguten karta hau, esanez: "...ni aspalditik euskal aberlatze sutsu bat nauzue, hau zainetan daramagun gauza sakratua delako. Jainkoaren laguntzaz holaxe segi behar genuke beti, euskaldun zintzoak izateko, zeren eta nik pentsatzen dut ez dagoela munduan gauza hoberik, eta egun santu hauetan otoitz egin dezagun ... eta hau eta hori eta ez dakit zer eta badakit zer..."

        Bueno, bada, holaxe, eta orain hau pixka bat alaitzeko esan beharrean gaude hemen ere badugula poesiarentzako txoko bat, gaur poeta famatu bat etorri zaigulako, euskal poeta noski, egun paketsuak dira denontzat eta tira aurrera, e? edo ze ostia e?

        Pérdida de perrita collie en muy buen estado, responde al nombre de "titi", color canela, cuellito blanco, muy sumisa y cariñosa, lunes por la tarde. Se gratificará llamando teléfono 65 16 29.

        Euskal literaturari buruz ari ginen, ezta? Tira bada, "Vasco y en la mar".

 

                Cantarcillo de los vientos

                Cantarcillo de la mar

                Vasco soy, vasco

                y era de mucho andar.

 

                Caminé por medio mundo

                navegué toda la mar

                me cansé ya de todo,

                quiero regresar.

 

                En Africa ya estuve

                Conocí el Indostán,

                Sufriendo mucho en Indias

                Supe lo que es llorar.

 

                Me casé dos o tres veces

                Triunfé cien veces más

                Enamoré muchachitas

                Lindas como coral.

 

                Mil veces, vi, mil veces,

                Al soñar.

                Mi tierra, mi hogar;

                Tengo la barba blanca

                Y voy a descansar.

 

                Llegué por fin a puerto,

                Ya no salgo más;

                Mi barquito y mis redes

                Duermen en bajamar.

 

                Están tranquilas las aguas

                De la mar. Este viejo lobo,

                Sin fuerzas,

                Para bogar.

 

                Soy vasco,

                Vasco y en la mar,

                Mis amigos,

                La taberna

                iA cantar!

 

        ea bada, kantatzera denok, ia, bat bi eta hiru: ongi bai ongi igaro ditzan gauak eta egunak...

        Ez, ez zituen ongi pasa Asmodeok azken Gabonak. Koitaua, gizajoa.

        Ez Asmodeo Togliatti-ren istorioa ez da gauza alegera, benetan. Entzuleak edo irakurleak, Asmodeo Togliattiren pasadizuak jakitean ez du barrerik egingo, hau seguru. Pentsatzen dut Asmodeo Togliatti ez zela bere benetako izena, zeren nola liteke izen hori izatea gure herritar batek, e, familia dena baserritarra izanda gainera? Nabari da bere izen arraro hau ez dela gutarra. Hasiko zen txikitatik liburu estrainoak irakurtzen, eta segur asko hortik datorkio izen aldakuntza hau, liburu batetik, apostu egingo nuke baietz izen kanpotarra izan.

        Beti izan baitzen arraro xamarra, honetan ere zergatik ez! Baina herri txiki horretako jendearentzat ez zen hau estura larriena, arazo askozaz latzagoa zen nondik bizi zen jakitea. Bazekiten bakarrik bizi zela, ez zuela sekula lanik egin, lan on bat behintzat, lan dexentea noski, alde batera utzita txorakeri guzti haik, baina nondik bizi ote da?, zioten.

        —Ez du dirurik izango bada, noski.

        —Isilik egon hadi, beste batek, lapurketan ibiliko dek, bai hau, alper zerri hori.

        Eta berak kasorik ez, bere lanetan jarraitzen zuen isil isilik inori ezer esan gabe. Hitz gutxi egiten zuen tipo bakarti bat zen. Behin batean esan zuen:

        —Neu naiz munduan dagoen asmatzaile handienetariko bat. Baina isilpean nago, ez baitut famaren beharrik.

        Eta beste behin batean: —laster sortuko dut sekula ikusi ez den inbentu handiena. Eta jendeak: —Ze imentzio ote dek oraingo honetan?

        Jendea harriturik zegoen, baita izuturik ere. Zeren orain dela gutxi, sutauts eternal bat probatzen ari zela eta ez zuen ba ia herri guztia kiskali? Gauza berri bat azaltzen zuenean Asmodeok, batzuk alde jartzen zitzaizkion, eta ia beste denak aurka. Eta berak, aurrera beti, kasorik ere ez.

        ...baina nola kasorik ez egin GALERIAS TXOTXOLINEZ-en aukerari?. Hemengoak garelako eta Euskadi maite dugulako: gabardinak 2.595 pzta; panazko galtzak 999 pzta; puntuzko sport alkandorak 699 pzta; gizon eta emakumeentzat hau duzu aukera ederrena.

        Herriarekin garelako eta herriarekin pozten garelako, AURREZKI PUTZA, Gabonak, Gabonak, denak anaiak izateko EUSKADIKO PUTZA, zorionak denori. Gero denbora askotan ez zen berataz gauza askorik jakiten, bakarrik han bizi zela, mundutik aparte. Orduantxe hasten ziren zurrumurruak, berriro, ez dakit zer eta badakit zer, oraingoan kristoren zera aterako ote zuela, eta hau eta hura, badakizue, herri txiki baten gauzak zer diren, inbidia asko eta nolabait denbora pasa behar, bestela zer egingo dek bada, eh, putakume bat besterik ez zela, haur guztiak beraren atzetik baitzebiltzen, eskolak eta dena utzita, zer dek hau, nazkante hori, orain berriz zera asmatu dik, golperik ez emateko elixira, lanik inoiz ez egiteko jarabea, eta noski gazteak pozik, primeran, aitzaki horrekin, beti kalean ezer egin gabe, zurrutean, eta gero buelta etxera zeharo mozkortuta... Egunero komedi berbera, aitak: —nondik hator, madarikatu hori?, eta semeak, parrezka: —Asmodeorekin izan nauk, elixir berria dastatzen. Jende zentzudunek ziotenez, herria ankaz gora omen zebilen, eta honen kulpa guztiak Asmodeorentzat ziren, garbi ikusten denez, badakizue zein burugogorra izaten den jendea herri hauetan gauza askotako.

        Herriko festak zirela eta, behin batean, ba... festa hauetan Gabonetako erregalu ederrenak "Souvenirs Maritxu" dendan, badakizue Kale Nagusia 23 eta baitaere Arkupean 15, zure lagun eta pertsona maiteentzat, gure Jesus jaio zaigulako, gau paketsu honetan, mantak, jostailuak, klase guztietako ontzi eta baxerak, eta Jijonako turroia 350 pztan aste honetan bakarrik, Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu denori, eta ba... hori, hau da... eta behin batean, hasi ziren han plaza erdian taulatu bat jartzen.

        —Danborreroentzako izango dek, seguru asko, hasi zen jendea.

        —Ze danborrero?, beste batek, ez zeok hemen danborrerorik, azkena gerraondoan hil zuten da.

        Baina Asmodeo handik agertu zenean, susmo txarra hartu zuten; han zebilen burdinezko tresna arraro batzuk probatzen, jendeari azalpenak ematen, mila gauzarekin, eta jendea zurrumurruka, hurrengo asterako omen zen emanaldi hura eta orduan ba... ba...

(datorren astean jarraitzeko)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.