L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott tropikala (1980-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

—Lan literario laburrak—

 

Arratiar kartea

 

Lezeta

 

Hola aspaldiko:

        Santo Tomas eguna be badokela-ta, errenta eta erreituak pagetako eguna be badokela-ta, aspaldian zor deustaten kartea agindutea pentsatu yoat, bakik ba, orain ezkero enteratuko hintzen igoal baina, soldadiskera joan ñoaken lez, neugandik jakitun egon haiten betiko moduen kabroi bat haz eta holangoetarako atxakirik eztok eukingo ta.

        Ezteustazak ofizio merzenario honetako gorabehera gehio kontauko hik heuk be heureagaz nahikoa daukok eta, zer esango deustat ba, etxagok hemetik gauza barririk, olan orain esateko modukorik zikeran. Egunokaz hemen ñabik, lar be ez eztok baiña, harentzako eta honentzako iñon direarengo krismak asmetan, bakik estok?, gabonak eta zoriona eta bakea eta erregeak eta izarren bidea eta zeuk ere egizu bide hobea Talbot-en laguntasunez, zure zoriontasun bidea eta, betiko kopla eta komediak.

        Aurten ba ezkozak ikusi pasadizuen be beste urteetan moduen, ta arkal ikusteko barriro erea eukitorduko beste urtebete baino gehitxoago pasauko dok seguruen hi heu Alicantera ezpahator heure kontura. A!, lehengo Talbot-en kontua ahaztu egin jatak, ba horixe, aurten eñoak iñori aparteko zorionik agintan, dank be sano ondo azpagabixek be aloso modu ibiliko gozakelakoan, aspaldian arkal ikusi ez arren bakik, bakotxaren txarren barri emoten etxoguk orain arte behintzat hutsik egin ta.

        Hi, ahaztu baiño lehenago, extakiak nik egindu arren abixua emon deustian ala ez, baiña Alicantera joatorduko hori bai konpondu gurako ñeunkeala: hik badaukozak, orain hiru lau urte hor hire etzean egon nintzoanetik hona nire liburu partide bat, bakik zeintzuk dozaken, horreik: bueno neuk be etxakiat orain zeintzuk, baiña haik: eskapolot bete liburu eta apunte, eta fotografien bat eta holangoak. Hi, aginduko yoat baton bat eske, danak neureak be eztozak eta.

        Txarka-txarka be nik eskribidu egin deustat hik neuri egin baiño lehenago, eta ia gezubeten nagiak atera eta hik be beste horrenbeste egiten deustaken. Besterik ezpok be Alicantetik postalen bat bilduko deustat eta hik heuk ez egik ahaztu eskatu deustaten mezede hori.

        Bueno ba hi, kontuz mandarrakaz, gorantziak danari, eta ikusiko gozak. Patxadaz ibili hadi eta ia noizipenean heure bururik irigarten doken heuk gura dokenerako bayakiat astia ateraten dokena-ta.

        Akordetan haz eztok?, "agur eta ez adio" behin ikasi giñoana. Besarkada bat, patxoak zabaldu nire partez eta urrengorarte gogor ekin, gitxi gastatu eta bueltak arnari: ia esanekoak gozaken. Agur.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.