L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<stel0200>— Zorion Ustela (1976) —Hurrengo artikulua




 

 

Dependienteok ere geon aldizkari independiente bat behar genukela ikusten diat Jeff, bainan guti gaituk dependienteok eta desorganizatuak eta ideialistaegiak, batez ere hi Axularren lan hortan Kama Sutraren influenziak astertzen hasi hintzanetik. (Hori dela ta noizko bukatuko duk, erreportaje ordaindu bat eskatu zidatek aldizkari independiente hoietako baterako eta hirea izan zitekeen gaia kolaboratzea dependientasuna galtzea izanen litzakela iruditzen ez bazaik). Zerbait egin beharko genikek Jeff dependienteok oraindik dependiente eta independienteetara apuntatu gabe gelditzen den herriak ere gure iritziak, batez ere gai inportanteeri buruz jakin ditzan. Nik bilatuko nizkikek ordungo orijinal ustelak eta plantxatzeko eskatuko nioke Martari inprentan presentableago gerta ditezen. Hik ikus Jeff, La Vasconiak ez ziguk anunziorik emango, ez Jeff izenak ez dik zer ikusirik, ezetz Jeff ezta Marxen bataioaren ehun urtebetetzea dela esanaz engainatuz, kendu ideia hoiek burutikan Jeff, ziur asko beti bezala egin beharko diagu eta hori dela ta ezinen diat Londreseko bidaia —pagatu eta haurdun zeukeat Marta berriz ere— eta ezinen diat popelinezko alkandora beixa inbeste gustatzen zitzaikena erregalatu... Hik ikus Jeff.

 

        Hainbeste aldizkari independiente ateratzen ari den eta ateratzeko dagoen bitartean honako hau zirriborratzen diat Jeff. Aldizkari independienteen gainean niagok eseria Jeff, aldizkari independienteak zeudek kumuneko gakoan, aldizkari independienteak estaltzen ditek leihoa eta ohea eta egunak dituk katua ikusten ez dudala ziur asko aldizkari independienteen tontor artean preso. Bai Jeff. Independienteek bazeukattek hitza, eta ez hitza bakarrik diskurtsoa ere badutela esanen nikek Jeff. Eta ez diat entenditzen, zeren atzo inutilak desorganizatuak inozoak eta burges txiki batzuk hituan independienteak —joder Jeff beste aldizkari orain independiente bat begian— ez zekiat nola organizatu ahal izan dira hainbeste aldizkari independiente kaleratzeko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.