L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zorion Ustela (1976) —Hurrengo artikulua




 

 

Baina bista aldendu behar izan zuen, agian, zuritasun batetan ile beltzen interrogazioak lotzen ziren nailonezko maila begiztatu zuelako —"Esan nola iritxi daitekeen gizon bat hortaraino"— edo juezak, batez ere kezkatu eta doilorki, baina baita ere haserre noble batekin hitzeginez, sudurrarekin sudurra ukitzeraino hurbildu zitzaiolako.

        —Esan, nola iritxi daiteke gizon bat hortaraino esan zion, batez ere kezkatu eta doilorki, baina haserre nobleaz hitzeginez baitaere. Eta guztien buruak Salvatoregana bueltatu ziren, sekretariarena ere haien artean, juezaren moralidadez kutsatuz eta sarjentoaren begirada disimulatu baina ernea atzemanez, bere blusan lotzeko izan zezakeen botoiren bat gehiago bilatuz.

        —Bai, horren baju.

        Esan zuen berriz ere rejistrorik sakonena aurkituz eta gorputz osoaren pisua Monikaren sorbalda gainean kargatu zuen esku zabalduetan. Hustutzen ari den globoaren xistu soinuaz kanporatu zen oraindik barnean konserbatzen zuen haizea eta amodiaren agonian ihesitako hasperena bezala heldu zen Salvatore D'Angelo-ren belarrietara. Formarik gabe, marroia bihurtu zen gorputz tolestatu hari so eginez —bizkar hezurrak gomazko suge bat zirudien— ez zen konturatu kaki erreglamentarioz jantzitako bi poliziek bi besoetatik heltzen zutenik. Ez zuen entzun juezaren abots distraitua "Eraman ezazue hemendik zikin hori" esaten. Esker onez beterikako irriparrez despeditu zuen jadanik globo hutsa besterik ez zen gorputza eta bere esku jolasen beharretara puzturik imajinatu nahi izan zuen parkeko arbola itzalpean etzana. Kristalezko begien fijotasun maitakorra bururatu ahal izan zuen, bere sakontasun limitatua eskaintzen zuen aho erdi irekia eta agian elementorik inperfektoenak ziren esku hilak, bere sorbalda gainean kareziarik elementalena entsegatzeko ere hilegiak.

        Eta bere eskuen ibilaldi isilak —"eraman ezazue hemendik", juezaren abots distraituak— bere eskuen ibilaldi errukarriak bost behatzen puntetan, zentimetroz zentimetro, Palermo-ko zinematokietako butaka bizkarretan, gorputz guztia tensioan, pausoz pauso, gorputz akariziagarri baten bila gogoratu zituen —kakiz jantzitakoek aidean altxatuz: "goazen"— gorputz abaroen erantzun zekena behatz puntetan erreaz, aho harrituen garraisiak, esku ofendituen gaztiguak, bere esku bentzutuen ihes lotsatua bost behatz punten galopean. Bere behatzak gogoratu zituen —"animaliak baino zikinago" erori zen eskaileretan behera, juezaren abots haserrea— bere bost behatz izoztuen urrats urduriak biluzteko ehun lira gehiago eskatzen zuten bular aspertuetan ibilkari. Eta bere sexo erori zuriztatu eta minberatua —"sifilis, andramin edo treponema pallidum-en grazia nahiago baduk, edo kakatan sartzen duenak kakaztua ateratzen", esan zuen medikoak, Luiggi, dottore Luiggi Guidetti, gaizki akordatzen ez bazen—.

        Guzti honetaz oroitu zen juezak bulego barnean konturatu gabe bezala "eraman ezazue hemendik zikin hori" esan zuenetik, burua atetik agertuz "animaliak baino zikinago" esan zuen arte, bizpahiru segundotan beraz, edo zertxo batzuk gehiago nolanahi ere. Bebarroan gehiago ez pentsatzea erabaki zuen berriz ere "contra natura" hitzarekin topo egin zuenean, sarjentoaren bigarrenak, gauero bere pisuaren hiru laurdenak urez osatzen dituen gorputz potoloa besarkatzen duenaren harrokeria ezkutatu gabe, "nola jo daiteke panpina batekin Jainkoaren aingeru hauk utzita" esan zuenean. Begiak kale nagusiko eskaparateak multiplikatzen zuten argitasunera egin zitzaizkionean haragizko eta hezurrezko Monika izter-luzeak begiztatu zituen, inoiz ez bezain ezezagun, urrun eta garestiak.

        Atea hertsi zen. Juezak —Augusto Balloni magistrato presso il Tribunale di Grazia e Giustizia— Monikaren tapa zuria ikusi zuen bere mahain gainean.

MONIKA
Poupée de caoutchouc gonfable
1 m. 70 cm.
90-65-90
Brune
Steiner & Bro. Geneva. Switzerland.

        Gero esku eskaileraren ondoan itxoiten zuen gorputzaren neurriak asmatzen ahalegindu zen mementu batez.

        —Nekaturik zaude.

        Esan zuen sekretariak eskaileratik abots ekibokoa oso ekibokoa egin nahi gabe. Eta "begiratzen dut artxiboan", erantsi zuen gona artetik zango libre bat lehendabiziko mailan doblatuz. Abotsaren modulazioa gustokoa atera zitzaiola adierazten zuen irripar bat zabaldu zitzaion gero.

        —Mesedez.

        90,65,95 erabaki zuen azkenean neurriak konprobatzearren begiak altxatuz. Patrika ondoan bere sexo epelaren taupadak Alessandrinaren kadera nagien ritmo langidoaz kutsatu ziren.

        —Gorago mesedez.

        —Gorago. Decreto 25 gennaio 1908, esan zuen profesionalki emakumearen slip larrosakolorearen trasparentzia beroen itzalpean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.