L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-2 (1980-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Gu

 

Faki

 

Negua; bazkal ondoko berotasunarekin burrukatzen den eguraldi hotz dut aurrez aurre. Egoera hau dastatuz eta zigarro bikain bati su emanaz, kaleko hozkirri txuri-horitsua eta nere barruko berotasun iraunkorraren elkar burruka zerbait idazteko gairik onena dela konturatzen naiz. Baina keba! Badatozkit hodei beltzak, badabiltza berriro betiko putre madarikatuak hodei beltzekin bat eginaz.

        Haserreturik korrok egiten dut goruntz ozenki; ekaitza ekarri baitute! eguraldi ederra desegin! dijeriketa ebakiaz amorratu egin bainaute!

        Hara ordea non datorren, nere aurrean dagoen mendia korrika jetxiaz, jende mordo izugarria: aintzinako gizon-emakumeak dira aberen narruz jantziak. Harri handiak, makil zorroztuak eta beste mila gudu tresna dakartzate, korrika eta oihuka datoz baina ez nere aurka; gogor hasten dira bere tresnez putre zikin eta hodei madarikatu hoien aurka. Eta nerauk ere ezertxore esan gabe, ez baidago ezer esatekorik, oso gustora hartzen dut partes eraso-aldian. Barkamenik gabe, damak akabatzen ditugu. Eta... badatozkigu gaurko egun berezi honi eta guri dagokigun E G U R A L D I    H O T Z    A R G I T S U A.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.