L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-2 (1980-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ezra Pound

 

euskaratzailea:

Josu Landa

 

Masusten bideko balada bat

 

Shinekoen etxe garaia begiratzeko

Gauzen hegoekialdeko izkinan eguzkia altxatzen da

Rafu izeneko alaba bat bait dute,

                (neskatil xarmanta)

Berak asmatu zuen bere izena: "Gazako beloa",

sedarrei janaritzat masustak ematen bait dizkie.

Berak hiriko hegoaldeko horma ondoan hartzen ditu.

Fibra berdeez bere otarrearen irazkia egiten du,

Katsurako adarrez bere otarrearen buruntzia egiten du,

eta ezkerreko aldera botatzen du bere ilea.

 

Bere belarritakoak perlazkoak dira,

Seda loratuazkoa bere oihala,

Seda berazkoa purpuraz tindaturik gona,

Eta pasatzen diren gizonek Rafu ikusten dutenean

                    Lurrean ezartzen dute beren karga,

Geldi geratzen dira eta beren biboteak okertzen dituzte.

 

 

Harribitxizko eskaileraren lamentoa

 

Rihakutik

Bitxiharritutako eskaloiak ihintzaz zuriturik daude,

Hain berandu denez ihintzak nire gasazko galtzerdiak

                            beratzen ditu,

Eta kristalezko kortinaren azpian

Eta udazken garbian ilargia begiratzen du.

 

Oharra: Harribitxizko eskailera, beraz, palazio bat. Lamentoa, beraz, badago kejatzeko arrazoirik. Gasazko mediak, beraz, gortearen andere bat ez neskame bat kejatzen dena. Udazken garbia, beraz amanteak ez du eguraldiaren aitzakirik. Anderea ere agudo iritsi da ihintzak ez bakarrik eskaloiak zuritu baizik galtzerdiak beratu ere egin dituelako. Poemak balio espezial bat du andereak ez bait du erreprimenda zuzenik botatzen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.