L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-6 (1982-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Lesbos-eko Sapho eta bere zenbait poesia

 

Maider Etxaide

 

                                                            Ahantz dezakezu baina

                                                            utz iezadazu zera

                                                            esaten: geroan

                                                            noizpait gugan

                                                            pentsatuko du norbaitek

 

        Nor da Sapho? Parebabeko lirista, neska oso ederra, himno kultisten idazlea, zurrumurru bat, eskandalu bat, pertsonai famadun bat, mistikoa, Alkaios poetaren amorante bat, androgino bat, greziar bat... Hau guztiarekin eta gehiagorekin ere definitu dute Sapho mendetan zehar. Lirista eta greziar izan zela onar daitehe, baina ez ordea espekulazio hutsa den beste guztia. Bi poesia, ia osorik, eta beste zenbait zati da Kristo aurreko VI. mendean Lesbos irlan bizi zen lirista honen obratik geratzen zaiguna.

        Lesbos, Asia Minorreho kostan aurkitzen diren Dodecaneso deitu irlen ifarraldean dago kokaturik eta Kantu greziarren benetako iturburutzat zuten Jesukristo aurreho VII. eta VI. mendeetan, Samosko Vera eta filosofo pitagoriarrak sortu ziren garaian, hain zuzen ere. Mende horietan kulturak zabalkunde handia ukan zuen, arteak eta zientziak indartsuki bilakatu ziren Dodecaneso irletan; Asia Minorreko itsasbazterreko Phocaea, Miletus, Ephesus eta Smyrna hirian greziar inperioko hiririk aberats eta bizienak ziren orduan. Badirudi, historialariek nolabait isilpean mantendu duten errenazimendu hartan emakumeak ez zeudela hain zanpatuak eta neska aristokratak behintzat beste garai batzutan baino askatasun gehiagoren jabe zirela. Beraz, garai hartan nabarmendu ziren poetisak ezagunak dira gaur egun: Sapho eta Pindaro poetarengan eragin handia izan zuen Myrtis izenekoa kasu.

        Saphori buruz ezer gutxi dakigu gaur egun, nahiz eta bere izena maiz aipatua izan historian zehar. Ospe handikoa dugu eta hau ez da kasualitatearen ondorena, ez eta gutxiago ere, antzinako greziar idazle zaharrek lehen mailako poetatzat jotzen bait zuten. Irainak ere erruz asmatu izan dira bere bizitzaren gorabeherak zirela eta; honek, Sapho bestelako lirista izan zela adierazten digu, zeren eta eskandaluak ez bait dira edonoren inguruan asmatzen.

        Sapho goiztiar izan zela esan genezahe, greziar zibilizazioaren tontortzat Periclesen Atenas hartzen badugu batik bat, baina Lesboseko poetisak bere garaiko mundua guk geurea bezain moderno ikusten zuen, bere harekiko ikuspegia zabala izanik: badirudi Egipto, Babilonia, eta Agian Marseilla ere, ezagutzen zituela. Garai batez Siracusan atzerriratua egon zela egia bada, Sizilia ere ezagun zuen. Pittacus tiranoak, konplot politiko batetan parte hartzeagatik, atzerriratu zuela esan ohi da. Hau eta beste esames anitz egia ote diren ala ez ezin jakin. Izan ere, bizi pribatua eta poesia beti bere kezkarik nagusienak izan zirela ez dago zalantzan jartzerik.

        Oso gazte ezkonduz alaba bat izan zuela kontatzen digute beranduagoko Greziako poeta komikoek —Saphoren aurkako irain askoren asmatzaile eta bultzatzaile—. Badirudi lehen baieztapena haien asmakeri bat besterik ez zela izan. Cleis izeneko alaba baten existentzia posibletzat jo daitehe, izen hau bere poematan oso maiz aipatzen bait du, alaba hitza erabiliz.

        Ovidio poeta erromatarraren Heroides obra ezagunean, Saphok, mutil gazte batenganako erantzunik gabeho amodioz etsita, Leucade irlako itsas-labarretan behera amilduz bereak egin zuela kontatzen digu.

        Beste teori batek Sapho emagaldu bat izan zela dio. Baina gaur egungo eruditoek ez dute hau ontzat hartzen (eskerrak eman beharko zaizkio horregatik). Greziako poeta komikoei leporatzen zaie asmakeri hau ere.

        Kontraesan zentzugabeak alde batera utzirik, Saphoren izaerari buruz zera esan beharra dago: pasio handiz betetako emakume bat izan zela eta bere izatearen muina sentsualitate aberats batek osatzen zuela, loreekiko zuen amodio ikaragarria, lekuko.

        Poesien irahurtzeak eta itzultzeak Sapho pedagogo eta apaiz izan zela pentsatzera bultzatzen du baina zoritxarrez hau egiaztaezinezkoa da oraindik. Maurice Boiora teoria honen alde azaltzen zaigu eta zera dio: Sapho neskatila gazteak hezten zituen moisopolón domos instituzioaren buru zela. Afroditaren kultoan ziharduen kolonia horren partaideek gizonak onartzen ez zituen Thiasos bat eratzen zutela. Bazirela garai hartan beste zenbait thiasos Mitelenen, Saphok oso begiko ez zituenak. Thiasos batetako partaideen arteko harremanak oso hestuak eta sakonak izaten zirela eta Sapho eta bere ikasleen arteko lotura erljiosoa zela, Aphrodita eta Musak kantuen bidez onartzen zituztelarik.

        Pagek berriz, froga faltan oinarriturik, Lesbosen Thiassosa eta moisopolón domosa existitzen zirenik ez du onartzen. Izan ere, Saphori inguru askotako neskak Lesbosera egonaldi luzelaburrak egitera joaten zitzaizkiola, ez du ukatzen.

        Seigarren mendean Grezian izan zen emakume-poeta kopuru harrigarriak zera adierazten digu: garai hartan jendeak neskatilak musika eta poesiagintza ikas zezaten ontzat hartzen zuela. Badakigu, gainera, Artemis eta Aphroditaren ohorean, neskez eraturiko koroen (abesbatzen) laguntzaz, kantaldi eta dantzaldi ugari antolatzen zela, eta are gehiago, erlijio-ekitaldi hauetan erabiltzen ziren zenbait kanta neskek bakarrik konposatutakoak izaten zirela.

        Saphoren poemak behin eta berriz deuseztatuak eta erreak izan dira, ekialdean nahiz mendebaldean, erromatar inperioan kristautasuna onartu zen ezkerotik. Halabaina, ekintza nardargarri hauek ez zuten obra hau betirako suntsieraztea lortu, zeren eta geroztik bi aldiz berraurkituak izan bait dira: Italian, Errenazimenduan eta Egiptoko hareenpean lehortasunari esker kontserbaturik, XIX. mendearen hasieran. Aurkikuntza hauei esker Saphok idatzi zuen 9 liburuz osatutako Eneidatik 600 bertso berreskuratu ahal izan dira.

        Bere obrarekiko mespretxuaren arrazoina morala da, poesia asko emakumeei zuzendutako maitasunezko hitzak bait dira, solilokialki ez ezik maizago kolokialki expresaturik. Erabiltzen dituen gaiak, beraz, pertsonalak eta emozionalak dira: lagunekin elkarrizketak, etsaienganako eraso zuzenak, edota etsai nahiz lagun zuten Aphrodita kupidagabe eta ahalguztidunari zuzentzen dizkion hitz suminduak. Halaber, kanta inpertsonalagoak egiten zituen, ezkontzetan eta Aphroditaren ohorean egindako jaialdietan neska-koroek kanta zitzaten.

        Kristautasuna indartu zen ezkerotik, Saphok bere poematan expresatzen duen beste emakumeenganako amodioa ezin zezaketen begi onez ikus, eta horregatik bete dute erdeinuz behin eta berriz haren bizitza eta izena. Esate baterako, Jesukristo geroztiko 600. Urtean Erroman bizi zen Samosatako Lucian izeneho poeta greziar batek bere Kortesanen elkarrizketak obra ezagunean Saphori iseka egiten dio eta bertan lesbiar hitza, historian lehen aidiz, elkar maitatzen duten emakumeei zuzendurik erabiltzen du. Saphoren garaian, berriz, Lesbos irlan bizi zen edonor zen lesbiar. Hitz horren esannahi berriaren, eta inguruan sortutako mitoen harrera hain izan zen ona zeina gaur arte mantendu bait da.

        Saphoren bertuterik agiriena eta joan den mendeko itzultzaileak gutxienik arduratu zituena, estiloari dagokiolarik batik bat, hizkuntza kolokial, zuzena eta espontaneoa erabiltzen duela da. Bowrah dioenez, expresibitate maila altuenera jasotako hizkuntza arrunta erabiltzen du.

        Mary Bamard britaniarraren eta Edith Mora amerikarraren itzulpenak dira Saphoren espiritua hobeki adierazten dutenak. Mary Barnardek dionez, grekerak duen zolitasunak traba handiak jartzen ditu itzultzeko momentuan. Prolema textualak gainditu behar ditu itzultzaileak lanari ekiteko momentuan. Textoak oso desberdinak dira jatorriaren arabera eta maiz birlanduak eta konponduak izan dira. Horrek ia lerro bakoitzean hitzen nahiz esannahiaren aukera desberdin bat egiteko ahalbidea ematen dio itzultzaileari. Saphok poemak lira baten laguntzaz ahozkatzen zituen, gero kantari profesionalen eskuetara pasatzen ziren eta hauek nonnahi kantatzen zituzten, mintzairaz grekera zuten lurretan kopiak egin ziren eta hauen gain kopia gehiago oraindik. Gaur egun existitzen den papiro-textu zaharrena kristo aurreko hirugarren mendean idatzia izan zen, hots, idazlea hil baino 300 urte beranduago. Bestalde, kopiatzaileak fidagarriak ez direnez gero anbiguotasunez jositako textoen aurrean aurkitzen dira itzultzaileak. Hala eta guztiz ere, lan polita egin du Mary Barnardek Saphoren bi poesia osoak eta gainerantzeko zatiak ingeleseratzen eta hauetako batzuk dira, hain zuzen ere, nik euskaratu ditudanak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.