L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-14/15 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Pepe Zulaika

 

Nikis hostatua

 

Burj, burj, burj

olio burbuilak

ortzadar puxtarriak

zoluko zulotik

igotzen dira.

 

Bainerako portzelana irudiek

herdoilez mugaturik

ezgorputzen organoak

osotzen dituzte.

 

Ispiluko azidoa

munstroak itzuliz

lanbro artean

begiratzen zarenean.

 

Sabaiko amarauna

zilar hariak

bizkarrean erasten

kartzel komun hontan.

 

 

East cheap

 

5,30 a.p.

Ilargi zoro baten marea gorak

kalean zehar isuritzen ditu

mila

gizon korbatadun

andre trajetxaketadun

bizkorrak.

 

Alkandora

zuri gorri urdin

autobusez oinez bizikletaz

maletina eskuan zintzilizka.

 

Bekoki iluna

aurpegi hestua

urrats arina.

 

Beltzak zuriak horiak

momia bizidunak.

 

 

maiatzak 84

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.