L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-18 / Beltz Literatura (1986-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Old Death.en azken bidaia

 

Iñigo Aranbarri

 

        Bi poemok korsario batek eskuartean duen domino fitxa bat osatzen dute. Bata eta hirua. Luzea da, luzeegia seguraski sablez eta ezpata itsuz bakarrik aurre egiteko bataren bruxula orratzari jarraikiz hegorako bidean aurki dezakegun itsas suge dizdiratsua, hala nola den luzea hiru puntu hoietatik irtendako untziaren bidaia zurrunbilotsua. Dena den, beti iruditu zait Maracaiboko altxor ororen gainetikoa domino fitxa bakan horrek bere baitan gordetzen dituen bi poemetako antologia hau, heriotzaren faro beltza atzean utzi eta heriotzaren faro zurirantz itsu itsuan doan goletaren abentura zaharkitu hau, faroaren argi ahula inguratzen duen arrezifearen bihotzean hondarratzen den arte, haizkorazko haitz guziak suizidaz eta ume hilez zorrozten diren arte.

 

 

Poema do neno morto

 

Hemen ni nagoen lekura dator ene ondora

eta urreztatzen hildako mutil baten azala

 

eta uso ttipi zuri odoleztatua

hildako mutilaren esku haustertuaren gainean

 

eta kanta berri sarraileztatua

hildako mutil honen ezpainen gainean

 

elur zimelduak eta eki hilak

ene begien eta hildako mutil honen artean

 

otoitza eta egurraren logika

hildako mutilarengan egun jaioak

 

olibaondo antzuaren ondoan urreztatzen da

hildako mutil honen apar azala

 

f. sesto novas

 

 

Presuicidium, verbi gratia

 

Oraindik daramat eskumuturrari loturik

iazko sanjuanetan oparitu zenidan

isidore ducasse erloju hura

 

zure lore morea bezain beharrezkoa

izan dezakedalako atea zabaltzean, limoiurezko egun moteletan.

 

Ez dut hitzik izkiratu.

—Ezagutzen nauzu, c'est trop topique—

Menbrilo liketsuen lanbroari begira

entzun dut zure iztarrarteko horbel hotsa, marrubizko olatua.

Eta arratsaren errautsa atearen hutsean.

 

Bai, berandutzen ari zait.

 

r. mervin

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.