L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-18 / Beltz Literatura (1986-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Izarrek hil ninduten, kupidagabeki gauaren kontra hiltzatuta. Esnedunek aurkitu ninduten, egun sentian, begiak zabalik, distira izarniakorrez zamatuta; ezpain ertzetan izarren hauts fosforokorra zeridala; sabelean, arabiarren aiztoa irudi, ilbera zorrotz mina sartuta; esku erdi ukabildatuetan perlatxoak ziruditen izarñoak labantzen zitzaizkidalarik; oinetan usain iluna aldentzen.

        Eguzkiperatu egin zuten nire gorpua, postala nirudien.

        Hilobiaren inguruan hegaldatzen diren kristalezko pinpilinpausok urtziratu eta izar bihurtzen dira, noiz behinka, ehorzlearen sega ilargia bilakatzen den guztietan.

        Neu ere irten egiten naiz, batzutan, ea gauaren kontra hiltzatu ninduten izarrok askatzen duten nire itzalaren itzala.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.