L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-19 / Future-NoFuture (1986-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Esne bideak emango al digu titia?

 

        Erruleta errusora jokatuko ote dute ertzainek XXI. mendeko beren deskantsuetan? Zer aterako da kakalardoen mutazioetatik? Noiz ronpituko dute Ibarzabalen urek? Nork irabaziko du hurrengo literatur lehiaketa? Qui sera le prochain traidore? Enamoratuko al da azkenean Flash Gordon?

        Halako makina bat galdera burutu zitzaizkigun gure etorkizunaren futureaz mintzatu ginen batetan, Hauteskundetako emaitzen ondorioak ezagutu eta gero kronista politikoarena egitera jolasten hasita bezala. Kaferik gabeko tertulia hartan ordea, etorkizunari sorpresarik lapurtzeko ez genuen kristalezko bolaren beharrik eduki, ezta hegaztiak airera jaurtikitzeko beharrik ere, aintzinakoen modura.

        Etorkizuna, kromosomak beren gurarira maiseatzen dituzten zientifikoen eskutan zegoela aitatu genuen, beste zenbait gauzen artean; eta halaber, zientifiko horien faboreak erosten dituzten gobernatzaileen poltsikoetan; boterezale horientzako kontrolatzen gaituzten terminaletako batazuridunen datuetan; datu horietako zenbaki batzu —eta zerbait gehiago— garen gu guztion eskutan; eta gure buruak nahaspilatzen dituzten publizista-ideologoen spoten tranpetan...

        Future klaro ziok!, exklamatu genuen. Hain argi, ezen gero eta ilunago bilakatzen bait zen astiro. Cabo Cañaberalgo astronautentzat agujero-negroak bezala. Nafarrentzat Haitorren izkuntz zarra Legez. Edota Susarentzako Gadafiren datorren urteko subentzioaren antzera. Eta oraintsu Vascongadetako bozketa-zirkoaren kakanahastea Ajuria-Eneako eztarrizuloan trabestu dela-eta... eztandarik egingo ote du behin betirako Gernikako arbolak?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.