L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-20 / Gernika (1987-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Iñigo Aranbarri

 

              I

Luma beltz/horidun tukana

Izan nahi dut

Praha edo Gernikako zubietan

Liburutegi zaharreko argipean

Vítezlav Nezval, Estepan Urkiaga edota

                 Tisho Braheren

Begi haustuetan bular idorretan

Alu erreotan ezkutatzeko

Menbrilozko eztanda&deo gratiasetan

                                     lokartzeko

 

              II

Errezilsagar ustelen antzera

Habiratzen dira gure bihotzetan

Zure bidaia nekosoak, Ulises

Itaka ez da estazio hutsen erreinua baino

Eta esaldirik bageko postala itsasoa

Eziguzu arren konta

Ze ondo ikasi zenuen

                               zitara jotzen

Urrezko hondartza urrunetan

Ez dagoela inon

Kerkitan bezain ohantze gozorik

Bidaiari zartatuen odol zuria

Lili usaintsuetan gordetzen duten

    Neskatxa ttipirik

Entzun Ulises alferrik ari zara

Achab kapitainak hotsegin zigun bart

Arrainzopa beroa afaltzen ari ginela

 

              III

Apirilerako idazlana:

Egunero kulunkatzen gara

Ulmeko zumarretan

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.