L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-20 / Gernika (1987-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

J.L. Otamendi

 

hegazkin bilakatu zaizkit hatzaparrak

metraila ezpainak

Gernika zure gorputza, bionak

hiru ordu pasa eman ditugu sutan

orduan bezala

kolpeka

inongo aterpetan babestu ezinik izua

bakardadea zulatu nahirik baina

gure desioaren plazak, kaleak suntsika

bakarrik

bakardadearen zuhaitza

paradisutik bota gintuena

bakarrik hondarra

kearen algara

orduan bezala

urteak emango ditu

gure ametsen bireraikitze lanak

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.