L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-20 / Gernika (1987-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ministerio de Sanidad: Obra de Salubridad

 

P. Zubiria

 

        AMOÑAK: Egiñ ñañán POTTOKO!, lehenik txitxia eta gero kokoa, bestela ttottok kox kóx.

        HAURRAK: Amoña nik ttittiko mama nahi dut.

        AMOÑAK: (Magalean eseririk duen haurrari ipurdia igurtzitzen dion bitartean) Pottottok mama zuria izango du, baina txitxi asko eta koko pixkat jan eta gero.

        HAURRAK: Amoña eta ttottok ez dit koxkik egingo?

        AMOÑAK: Ez!!! Bularreko adarra, ez egin mañarik horregatik. Zein da nere bularreko adarra?

        HAURRAK: ÑIl, ÑI, ÑI, ÑI... (Haurrak bere EGOa oihukatzen duenean, anbulantziko sirena otsa dirudi, GARRATZA).

        AMOÑAK: PA! handi handi bat nere ñiñiari!! PA!! beste PA bat.

        HAURRAK: Ttittia, ttittia ming, ming... Ttittia ming, ming.

        AMOÑAK: Polittorrek ez egin mañarik, ixo ixo ez egin mañarik, nik emango diot ttittia ñiñiari, ttori ttori...

 

Amonak, basektoriaren ondoren gelditzen zaion kolko laua eranzten duen bitartean, plastikozko titiak baztertzen ditu. Magalean daraman haurraren mutturra kantzerrak botatzen duen zorra zuria zupatzera behartzen duelarik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.