L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-31 / Hegaberak lubakietan (1993-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

urtarrilak 1

 

Ama, beldur naiz

 

        GURE GURASOAK orain hogei urte iritsi ziren Alemaniara. Gure lurraldean, egoera ez zen batere lasaia, gerra zibilaren masakreek, ahaztutako zauriak zornatzen zituzten, gosea eta miseria zen nagusi. Injustiziaren atzaparrek, gure aita beregain hartu nahi zuten. Jasanezina omen zen.

        AITARI EZ zaio gai honetaz hitzegitea asko gustatzen, baina uste dut bertako gobernuaren kontra egindako ekintzengatik bota zutela etxetik. Maite du bai aitak etxea, handik urrun egon arren, guztiz gainditua duela dirudien arren, askotan entzun dezaket haren malko hotsa gauaren isiltasunean.

        BAI, BADAKIT hango egoera ezin okerragoa zela, baina hemen ez gara askoz hobeto bizi. Beldurrak gorputz eta arima maneiatzen digu, kalera ateratze soilak zama handiegia suposatzen du guretzat. Aitak, afalostetan, etorkizunerako dituen plan zoragarriak azaltzen dizkigu. Baina finean, badakit bera ere beldur dela, begietan antzematen zaio, eta gauerdiko nigar isilean.

        GOIZERO, HERRIKO eskolara joaten naiz anaia lagun, zortzi urte dauzka berak —uste dut ez dela gertatzen denaz jabetzen—. Amak lagundu nahiko gintuzke eskolara bidean, baina zortzietarako fabrikan egon behar du garbiketa lanak egiteko. Egunero, gosari kaxkar bat barneratu ondoren, musu bana ematen digu anaia eta bioi, eta kontuz ibiltzeko eskatu. Amak beldur handia pasatzen du, etxera sano iristen ikusten gaituenean, bihotza alaitu egiten zaiola iruditzen zait, uste dut goiz osoa gugatik sufritzen pasatzen duela fabrikan; bai, amak beldur handia du.

        ESKOLARA IRISTEAN, anaiari musa eman eta bakoitza bere aldetik joaten gara. Wolfrang korrika joaten da lagunengana; ziur nago berak ez duela ezer ulertzen, ziur arrazakeria zer den ere ez dakiela, eta zoriontsu da, berak du zorrtea, berak. Ni aldiz ez naiz batere lasai ibiltzen, batera eta bestera begiratuz, Peter-en bila hasten naiz. Peter nire lagun handiena da, izatez alemaniarra den arren, ez dit inoiz ezer aurpegiratu, berdin zaio zein den nire arraza, berdin larruaren kolorea, benetako laguna da.

        ARRATSALDEKO HIRURETAN, Wolfrang eta biok etxerako bidea hartu ohi dugu, goizeko karrika zikin berberak berribiliz. Behin baino gehiagotan, skinhead talderen batekin topatzen gara; burua afeitatua dute, militar bota handiak, beisbol bate pare bat eskuetan eta odol egarriz handituak izaten dituzte begiak, beldurgarriak dira.

        HORRELAKOETAN WOLFRANGEN eskua herstuki heldu eta beste espaloira joaten gara. Ez dakit, agian skinheadak pertsona onak izango dira, agian ez dute bi mutiko afrikarrei inolako kalterik egiteko asmorik agian indartsu itxura azaltzeko bakarrik janzten dira horrela, eta agian beldurti hutsak dira; baina egunkarietan azaltzen diren berriek aspaldi piztu zuten gure barnean beldurraren zuzia.

        GAUR GOIZEAN ere, ohitura lez, karrika zikin herberak korritu ditugu, eskola berera iritsi gara eta Peter berarekin sartu naiz gelara. Baina gaurkoa ez da besteak bezalako egun bat izan.

        GOIZEAN ZUZENDARIA etorri zaigu gelara, oso haserre zirudien. Eta horrelakoetan egiten duen bezala, adarretatik ibili gabe. Mamiari heldu dio zuzenean:

        «EZ NAIZ inor salatzeko asmoarekin etorri, baina azken aldian, gauza ugari desagertzen ari da eskolatik. Hasieran ez genion garrantzi handiegirik Binan, baina azken astean idaztnakina bat ere Braman dute tnintegi batetik. Berriro diot, cz naiz inor salatzeko etorri, baina norbaitek zerbait baleki, niri jakinaraztea eskertuko nioke,

        ZUZENDARIAK AGURRIK eskaintzeke aldegin du, benetan urduri zegoen... eta bapatean, ni ere urduri jartzen hasi naiz, gelakideen begiak nigan josiak zeudela konturatu bait naiz, non sartu ez nekiela nenbilela, nire zorionerako, irakasleak klasea jarraitu du. Piska bat lasaitu naiz.

        JOLAS GARAIA iritsi denean, Peterren bila hasi naiz, urduri nengoen, ezin nituen gelakideen begiradak ahantzi, baina ez nuen aurkitzen. Horrela ba, gure betiko txokoan eseri naiz, kezkati.

        HALAKO BATEAN, bospasei tipo inguratu zaizkit, bihotza saltoka hasi zait, ez zekarten haiek asmo onik. Ihes egin nahi izan dut, baina taldeko indartsuenak lepotik heldu eta keinu pare bat egin die beste guztiei. Nagusiaren aginduei jaramon eginez, bostak nigana hurbiltzen hasi dira, gorrotoa nekusan haien begietan... Peter ere han zen... ukabilkada... ostikada... nork eramango du Wolfrang etxera?... Peter ere han... beste ostikada bat gehiago... odolaren beroa masailetik behera... eta Peter...

        BIHARAMUNEKO EGUNKARIEK emango dute nire heriotzaren berri...

 

        Une batez begiak altxatu ditut. Elektrika zutabe erorietan ez da hegaberarik pausatu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.