L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-33 / Afrika, suzko gezia (1994-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Jose Craveirinha

 

euskaratzailea:

Gari Berasaluze

 

        Mozanbiken jaio zen 1922an. Atleta izan ostean, kirol kazetaritzan jardun zuen. Independientziaren aurretik, preso hartu zuten ekintza antikolonialistak egitearen salaketapean. Craveirinharen liburu zenbait: «Cântico a um dio de Catrane» (1966), «Karingana ua karingana» (1974), «Cela 1» (1981).

 

Garrasi beltza

 

Ni ikatza naiz!

Eta zuk bortizki ateratzen nauzu lurretik

Eta zeure harri bihurtzen

Patroia!

 

Ni ikatza naiz!

Eta zeure egiten nauzu, patroia

Zu zerbitzatzeko indar motriz moduan

Baina betirako ez

Patroia!

 

Ni ikatza naiz!

Eta erre egin behar dut, bai

Eta dena erre nire erreketaren indarraz.

 

Ni ikatza naiz!

Erre egin behar dut esplorazioan

Erre baita madarikazioaren errautsak ere

Erre bizi-bizi alkitrana bezala, ene Anaia

Zeure harria ez izan arte

Patroia!

 

Ni ikatza naiz!

Erre egin behar dut

Eta dena erre nire erreketaren suaz.

 

Bai!

Ni zure ikatza izango naiz

Patroia!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.