L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ttu-ttuá aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Ttu-ttuá-0,5/0,6 (1985-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

Lispeth

 

Rudyard Kipling

 

euskaratzailea:
I. Zubiria

 

                Begira. Maitasuna jaurtiki egin duzu! Zer Jainko dira horiek,

                        lakestea agintzen nauzunak?

                Hirurak Batetan, Bata Hiruretan? Ez horixe!

                        Neure berezko Jainkoengana joango naiz.

                Gerta daiteke arindura gehiago emango didatela

                        Zure Kristo hotzak edo Hirutasun naliasiak baino.

                                                                Konbertsuarena.

 

Sonoo, mendi-gizonaren, eta Jadéh, haren emaztearen alaba zen. Urte batetan, haien artoak huts egin zuen, eta hartz bik gaua iragan zuten haien mitxoleta-ortu bakarrean, Sutlej Haranaren gainean zetzana, Kotgarh-eko alderdian. Horrela, hurrengo urtean, Giristino bilakatu ziren, eta beraien haurra Misiora eraman zuten bataiatua izan zedin. Kotgarh-eko Kaperauak Elisabeth izendatu zuen, eta «Lispeth», horren mendiko edo pahari ahozkera da.

        Geroago, kolera agertu zen Kotgarh Haranean, eta Sonoo eta Jadéh eraman zituen, eta Lispeth, Kotgarh-eko Kaperauaren emaztearen erdi-neskame erdi-lagun bilakatu zen. Hau izan zen Moraviar misiolarien domeinuaren ondoren, baina Kotgarh-ek bere «Ipar Mendietako Anderea» delako titulua zeharo ahantzi baino lehenago.

        Ez dakit Giristinotasunak Lispeth hobeagotu zuen, ala bere jendearen berezko Jainkoak haren alde horrenbeste edozein baldintza petan egingo zuketen, baina oso eder hazi zen. Mendiko neska bat eder hazten denean, merezi du, zoru txarraren gainean berrogeitamar milia bidaiatzea haren begiratzeko. Lispeth-ek musu grekoa zuen —jendeak hain sarri irudikatzen duenetariko musua, eta hain desusuan ikusten duenetarikoa—. Kolore zurbil eta bolizkoa zuen, eta Misioek egikarituriko jantzi estanpatu nagagarriekin ez bazen jantziko, pentsatu egingo zenukeen, ustegabean mendian topatuz gero, Erromatarren jatorrizko Diana zela, sarraskira atera zena.

        Lispeth-ek Giristinotasuna arin hartu zuen begiz, eta ez zuen largatu emetasuna iritsi zitzaionean, mendietako zenbait neskek egiten ohi duten bezala. Bere herri propioko jendeak Lispeth gorroto zuen, zeren, zioetenez, memsahib bilakatu baitzen, eta egunero bere burua garbitzen baitzuen, eta Kaperauaren emazteak ez zekien zer egin berarekin. Nolabait, batek ezin dio esan Jainkosa itzalsu bati, bost oinbete hamar garaierakoa, oinetakoetan, platerak eta ontziak garbitzeko. Horrela, Kaperauaren haurrekin olgatzen zuen, eta igandeetan katekima-eskolak hartzen zituen, eta etxeko liburu guztiak irakurri zituen, eta gero eta ederrago hazten zen, maitagarrien ipuinetako Printzesak bezala. Kaperauaren emazteak esan zuen neskak zerbitzuan sartu behar zuela Simia-n, zaintzaile edo zerbait «dotore» bezala. Baina Lispeth-ek ez zuen nahi zerbitzuan sartzea. Oso zoriontsua zen zegoen tokian.

        Bidaiariak —ez zegoen asko urte haietan— Kotgarh-era heltzen zirenean. Lispeth bere gelan ixten ohi zen, Simia-ra edo mundu ezezaguneko nonbaitera eramango zuketelakoaren beldurrean.

        Egun batean, hamazazpi urte eginiko hilabete apur batzu beranduago, Lispeth atera egin zen kanpora. Ez zuen pasatzen Ingeles Andreak bezala: milia bat t'erdi joan eta zamalkatu atzera berriro. Bere txango txikietan hogei eta hogeitamar milia egiten zituen, denak inguru inguruetan, Kotgarh eta Narkunda artean. Oraingo honetan iluntze iluntzean itzuli zen. Kotgarh-erako malda idun-apurtzailea, besoetan zerbait astunekin baxatuz. Kaperauaren emaztea erdilotan zegoen gela nagusian, Lispeth arnasestuka eta zeharo ahitua bere zamarekin hara sartu zenean. Lispeth-ek bere zaina sofaren gainean utzi zuen, eta zera esan zuen laukiro: «Hau nire senarra da. Bagi Bidean topatu dut. Zauritu egin da. Zaindu egingo dugu, eta ondo denean, zure senarrak ezkonduko du nirekin».

        Hau zen ezkontzaz bere eritzia Lispeth-ek inoiz egin zuen lehen aipua, eta Kaperauaren emazteak, izututa, garrasi egin zuen. Hala ere, sofako gizonak sorospena behar zuen lehenago. Ingeles gaztea zen, eta bere burua zerbait mailatuz hezurreraino sastakatua izan zen. Lispeth-ek esan zuen khuden behera aurkitu izan zuela eta, beraz, berarekin ekarri zuela etxera. Arraroki arnasten zuen, eta konorte gabe zegoen.

        Oheratua izan zen, eta Kaperauak zaindua, zeinak medikuntzaz zerbait ba zekien eta: eta Lispeth-ek atearen kanpoaldean jago zuen, baliagarri izan zitekeen kasurako. Kaperauari azaldu egin zion hura zela ezkondu nahi zuen gizona; eta Kaperauak eta emazteak, bere portaeraren desegokitasunaz erasiatu zuten lazki. Lispeth-ek entzun zituen isilkiro, eta bere lehen proposamendua errepikatu egin zuen. Giristinotasun-pilo handia da beharrezko Ekialdeko instinktu ez-zibilizatuak ezabatzeko, hala nola lehen begirakadan maitasunean erortzea bezalako modukoak. Lispeth-ek, jauresten zuen gizona topatuta, ez zuen ikusten zergatik bere aukeraren gainean isilean manteni beharko zen. Ez zuen kanpora bidalita izatekoaren xederik ere. Ingeles hura jagotzera zihoan, berarekin ezkontzeko ona nahikoa egon arte. Hori zen bere programa xumea.

        Sukar arineko eta hanturazko hamabostaldi baten ondoren, Ingelesak koherentzia berrirabazi zuen, eta Kaperaua eta bere emaztea eta Lispeth —bereziki Lispeth— eskertu zituen beraien begikotasunagatik. Ekialdean bidaiari bat zela esan zuen —egun haietan ez zen «gtobe-trotters» direlakoen gainean hitz egiten, P.O.eko untzieria gazte eta txiki zenean—, eta Dehra Dun-etik etorria zela Simla-ko mendietan landareen eta tximeleten hari-apaketan aritzeko.  Beraz, Simla-n inork ez zekien ezer beraren gainean. Begitandu zitzaion harkaitzetatik amildu izango zela, zuhaitz-enbor ustel baten gainean iratze baten ehizan ibilten zen artean, eta cooliek bere ekipaia ohostu egingo zutela eta ihesari emango ziotela.  Pentsatzen zuen Simla-ra itzuliko zela zerbait indartsuago zegoenean. Ez zuen nahi gehiago mendietan ibiltzea.

        Alde egiteko presa gutxi egin zuen, eta bere indarra polikiro berrirabazi zuen. Lispeth, Kaperauaren zein bere emaztearen aholku emateari jarki zitzaion: horrela, azken hau geroxeago Ingelesari mintzatu zitzaion, eta esan zion nola ziren gauzak Lispeth-en gogoan. Ingelesak irri handia egin zuen, eta esan zuen oso polit eta erromantiko zela, Himalaya-etako idilio perfektua: baina Etxean neska batekin konprometatuta zegoenez, ezer ez zitekeeta gerta begitandu zuen. Noski, zogieraz jokatuko zuela. Horrela egin zuen. Hala ere, oso atsedengarri topatu zuen Lispeth-ekin mintzatzea, eta Lispeth-ekin paseatzea, eta Lispeth-i gauza politak esatea, eta xera-izenez deitzea, alde egiteko indartsua nahikoa bilakatzen zen artean. Horrek ez zuen berarentzat inolako esangurarik, eta munduko guztia Lispeth-entzat. Oso zoriontsua izan zen hamabostaldiak iraun zuen artean, zeren maitatzeko gizona topatu egin baitzuen.

        Jaiotzez basati izanik, Lispeth-ek ez zuen ardurarik hartu bere sentimenduak ezkutatzeko, eta Ingelesa txostakatua zegoen. Alde egin zuenean, Lispeth-ek berarekin egin zuen bidea, mendian gora. Narkunda bezain urruneraino, oso kezkatuta eta oso kezkatuta eta oso zorigaiztokoa. Kaperauaren emazteak, Giristino on izanik, eta kalapita eta eskandaluaren itxurako edozer disgstatuz —Lispeth bere zuzendaritzatik at zegoen zeharo—. esan zion Ingelesari, Lispeth-i esateko berarekin ezkontzera itzuli egingo zela. «Ez da haur bat baizik, ba dakizu, eta, sakonean, beldur naiz, jentila», esan zuen Kaperauaren emazteak. Horrela, mendiaren goranzko hamabi milia guztien zehar, Ingelesa, besoa Lispeth-en gerri-inguruan, neska segurtatzen ari zen itzuli egingo zenaz, eta ezkondu; eta Lispeth-ek behin eta berriz, prometi erazi egin zion. Narkunda-ko gailurrean negar egin zuen, gizona Mittiani-ko zidorrean ikusgunetik desagertu zen arte.

        Gero, bere malkoak sikatu zituen, eta berriro Kotgarh-era itzuli zen, eta Kaperauaren emazteari zera esan zion, «Itzuliko da eta nirekin ezkonduko da. Bere jendearengana horixe esatera joan da». Eta Kaperauaren emazteak Lispeth lasaitzen zuen, eta esaten: «Itzuliko da». Bi hilabeteren buruan. Lispeth pairugabeago hazten zen, eta esan zioten Ingelesa itsasoaren gainetik Ingalaterrara joana zela. Ba zekien non zetzan Ingalaterra, zeren geografiazko ikasliburuxketan irakurria baitzuen, baina itsasoaren naturaren asmaziorik ez zuen, noski, mendiko neska baitzen. Munduaren puzzle-mapa zahar bat zegoen etxean, Lispeth-ek berarekin haurtzaroan jolasten zuena. Berriro desobiratu zuen, eta arratsaldeetan muntatzen zuen, eta berarekiko negar egiten, eta bere Ingelesa non zegoen imaginatzen saiatzen zen. Distantziez edo bapore-untziez ideiarik ez zuenez, bere nozioak zerbait oker zeuden. Baina ez zukeen diferentzia txikiena ere egingo zeharo zuzen egoteak, zeren Ingelesak ez baitzuen mendiko neskato batekin ezkontzera itzultzeko asmorik. Hartaz dena ahantzi egina zuen Assam-en tximeleta-ehizan ari zen denborarako. Geroago, Ekialdeari buruz liburu bat idatzi zuen. Lispeth-en izena agertu ere ez zen egiten.

        Hiru hilabeteren bukaeran, Lispeth-ek Narkunda-ra eguneroko beila egiten zuen, bidearen zehar bere Ingelesa zetorren ikustera. Atsedena ematen zion, eta Kaperauaren emaztea hura hobe ikusiz, pentsatu zuen gainditzen ari zela bere «zorotasun basati eta destenorekoa». Zertxobait beranduago, ibilaldiek ez zioten Lispeth-i laguntasun gehiagorik ematen, eta bere aiurria gero eta gaiztoagotu zen. Kaperauaren emazteak pentsatu zuen hura zela sasoi onuragarriena, aferaren benetako egoera jakin erazteko —hots, Ingelesak bere maitasuna prometitu egin zuela Lispeth bare mantentzeko—, ezen ez zuela inoiz ezer horrelakorik esan nahi, eta «oker eta desegoki» zela Lispeth-entzat Ingeles batekin ezkontzea, zeina goitiko buztin batez egina baitzen, bere jende propioen neska batekin ezkontzeko konprometitua egoteaz gain. Lispeth-ek esaten zuen hori guztiori ezinezko zela argiro, zeren berari esan baitzion bera maite zuela, eta Kaperauaren emazteak, bere ezpainekin, ziurtatu egin zuen Ingelesa itzuliko zela.

        «Nola esan zenuten, berak eta zuk, egia ez dena?» galdetu zuen Lispeth-ek.

        «Esan genuen hori, zu baretuta mantentzeko aitxakia bezala», esan zuen Kaperauaren emazteak.

        «Orduan zuek», esan zuen Lispeth-ek, «berak eta zuk, gezurra esan didazue?».

        Kaperauaren emazteak burua makurtu zuen, eta ez zuen ezer esan. Lispeth ere, denboratxo batez, isilik egon zen; orduan, haranaren behera joan zen, eta Mendiko neska baten jantziaz itzuli zen —ziztrinkiro zikina, abaina sudurreko eta arrakadarik gabe—. Ilea, zerri-buztan luzetan txirikordatu egin zuen, hari beltzez lagunduta, Mendietako emakumeek darabilten eran.

        «Nire jende propioarengana itzultzen naiz», esan zuen, «Lispeth hil duzue. Soilik geratzen da Jadéh zaharraren alaba, pahari baten alaba eta Tarka Deviren zerbitzaria. Denok zarete gezurti, zuok, Ingelesok».

        Bere amaren Jainkoenganako bihurpenaren Lispeth-en iragarpenaren shock-etik bere senera Kaperauaren emaztea itzuli zenerako, neska alde egina zegoen; eta ez zen gehiago itzuliko.

        Bere jende propio ezgarbira basakiro eraman zen, haiengandik urrun galdutako bizitzaren atzerapenak birlortzeko bezala; eta, denbora laburrean, egur-motzaile batekin ezkondu zen, zeinak jo egiten baitzuen, paharien eraren arauera, eta bere edertasuna bizkor desagertu zen.

        «Jentilen nabarmenkeriez kontu eman dezakeen legerik ez dago», esan zuen Kaperauaren emazteak, «eta pentsatzen dut Lispeth bere gogoan beti infidela izan zela». Kontutan hartuta nola hura bost astetako adin helduan, Ingalaterrarako Elizara eramana izan zela, esaldi horrek ez dio sinesgarritasunik ematen Kaperauaren emazteari. Lispeth oso emakume zaharra izan zen hil zenean. Beti izan zuen ingelesaren ezagumendu perfektua, eta mozkortuta nahikoa zenean, bere lehen maitasun-aferaren istorioa esatera eragindua izan zitekeen.

        Orduan, zaila izaten zen konturatzea ezen, izaki makartsu eta zimurtu hura, hain piltzar gardostuaren zati baten antzekoa, inoiz «Kotgarh Misioko Lispeth» izan zitekeela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.