William Blake
euskaratzaileak: Mariquita eta Lucrecia
William XVIII. mendean jaiotako poeta inglesa dugu. Nahiz eta kontrako eritziak ere egon, poesia mistikoaren barruan koka genezake. Hala ere nahiko mistiko berezia da: heterodoxoa. Bere poesia "fina" da, nolabait esateko, sensiblea, batzutan ez hain edergarria eta aluzinantea. Hona hemen "Inozentziazko kantuak" deritzon bildumatik hiru poema.
Tigrea
Tigre! Tigre! su izarnatsua
Gauaren oihanetan,
Zein esku edo begi hilezinek
Marratu ahal izan zuen zure simetria beldurgarria?
Zein urruneko leizetzar edo zerutan
Izeki zen zure begietako sua?
Zein hegoz ausartu zen garatzen?
Zein esku ausartu zen sua ebatzen?
Eta zein lepok, & zein artek,
Okertu ahal izan zituen zure bihotzeko zuntzak?
Eta zure bihotza taupadaka hasi zenean
Zein esku lazgarri? & zein oin lazgarri?
Zein mailu? zein katea?
Zein labetan zeuden zure garaunak?
Zein ingude? Zein ukabil lazgarri?
Ausartu zen terrore hilkorrak besarkatzen?
Izarrek heuren geziak beherantza jaurtiki zituztenean,
Eta zerua heuren malkoez busti
Barrerik egin zuen bere lana ikustean?
Bildotsa egin zuen harek egin zaitu?
Tigre! Tigre! su izarniatsua
Gauaren oihanetan,
Zein esku edo begi hilezinek
Ausartu zen zure simetria beldurgarria marratzen?
Ene larrosadi ederra
Lore bat eskaini zidaten,
Maiatzak egundo sortu ez zuen bezalakoa;
Baina esan nuen "Larrosadi Eder bat daukat",
Eta ez nion jaramonik egin lore gozoari.
Gero ene Larrosadi Ederrera joan nintzen,
Egunez eta gauez zaintzeko;
Baina ene Larrosak zeloz bira eman zuen,
Eta bere arantzak izan ziren nire gozamen bakarra.
Zuhaitz posoitsu bat
Haserre nintzen nire lagunarekin:
Nire sumina kontatu nion, nire sumina amaitu egin zen.
Haserre nintzen nire etsaiarekin
Ez nion kontatu, nire sumina hazi egin zen.
Eta beldurrez garastatu nuen
Gau & egun ene malkoekin;
Eta irrifarrez eta azerikeri bigun
Eta iruzurrez eguzkitu nuen.
Eta hasi egin zen bai egunez bai gauez,
Sagar dirdiratsu bat erditu zuen arte;
Eta nire etsaiak dirdiratzen ikusi
Eta nirea zela jakin zuen,
Eta lorategitik lapurtu zidan
Gauak poloa beilatua zuenean:
Goizaldean atseginez ikusi nuen
Nire etsaia zuhaizpean zetzala.
|