L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y aquí se mata a quien haga falta (1992-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Kartak... kartak... kartak

 

        Kaixo, Txistu y Tamboliñeko kideak!

        Joseba Harregi nauzute. Ez det aldizkarietara idazteko ohiturarik izaten, baina baimenduko didazute zuenera idatz dezadan. Izan ere, hasieratikan jarraitzen ditut zuen pausuak eta zinez nahi dizuet adierazi Euzkadiko aldizkaririk hoberena zeratela.

        Izan dezuten bilakaera oso interesgarria iruditzen zait. Lehen testu gordin haietatikan literatur lan helduetara pasatu zerate. Era berean, lehenbiziko marrazki lizun haien ordez artelan bikainak ezarri dituzute azken zenbakietan. Demokratak geranontzat bilakaera hau beste garaipen bat da, zergatik indarkeria eta tolerantzia ezaren bultzatzaile zirudien aldizkaria azken finean zibilizatu da. Zorionak, eta jakin ezazute gure batzokietako ateak irekita dituzutela!

        Ez det nahi pentsa dezazuten minduta nagoenikan, argitaratzeko bidali dizkizutetan nire ipuin eta poesiak behin eta berriz paperontzira bota dituzutelako. Banekien ezizenen bidez sinatzen zenutela, eta nik ere hala egin izan det, eta bat baino gehio erabili ditutan arren (Joseba Larregi, José Barre Egin, José Va a Régil...) ziur naiz nor nintzen asmatuko zenutela. Dena den, ez pentsa, arren, jaurlaritzaren dirulaguntzarikan horregatikan jasotzen ez dezutenikan. Hala ere, eskutitz honekin batera dihoazen poemak argitaratuko bazenizkidate, ahaleginak egin nitzake zuentzat saritxoren bat lortzen...

        Bukatzeko, animatu nahi zaituztet egiten ari zeraten lan bikain horri segida eman diezaiozuen. Zuek bezalako jende prestu eta txintxoa behar du gure aberriak! Aurrera mutilak, hoberenak zerate eta!

Joseba Harregi

 

 

        "Baldin egin ez baliz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franzeses, edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ezpada, Euskaltzaindiak eta EGA azterketak dute falta eta ez euskarak."

        Pentsatzen baduzue, karta hau leitu eta gero, arrabiak eta inpotentziak inzitatu nautela hau eskribatzera, arrazoia daukazue: hamazortzi txanda presentatu naiz EGA esamina egitera, eta behin gehiago suspenditu didate "egunon" preguntari nik "hori ba!" responditu niolako. Nerbioak esplotatzeko gutxi faltatu zitzaidan, eta ia montatu nuen zenbakia. Zer desiatzen dute esaminatzaileek? Euskarari fobia hartzea? Akonsejatu ninduten herriaren euskara ez kultibatzeko, analfabetoena zelako, eta bai publikazio intelektual eta teknologia tontorreko guztien estiloa segitzeko. Orain fardatu dezaket, Pais Vascoko Boletin oficial guztiak letraz letra memorizatu bait ditut. Gauetan pesadillak dauzkat, eta HABEko euskaltegi batean entzerratuta ikusten naiz, berridazketa ditxosoak egiten. Nik entenditzen dut euskaldun berriak ezin podidu dugula aldeanoak bezala hitz egin, baina deretxoa ere daukagu, gehiago kostatzen digulako, eta euskara salbatzeko guztiak arrimatu behar dugulako hombroa.

        Eskerrik basko!

Josetxu Lopez de Durana

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.