L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y cría cuervos y tendrás muchos (1993-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

"Semen retentum venenum est"

 

Sor Teresa la Perversa

 

Sexologiari buruzko ihardunaldi batzuen berri ematera nator, orain dela hilabete inguru Bilboko Alde Zaharreko elkarte kultural baten egoitzan izanikoena, hain zuzen.

        Ez naiz, izatez, hormetan itsatsitako paperetan deitzen diren hitzaldietara joateko zalea, asko eta asko irusako hutsa baitira, edozer saltzeko atxakia, alegia. Halan da ere, emateko ziren hitzaldietako baten izenburuak txito erakarri ninduen: neuk ere titulurako hartu dudan berberak.

        Oraindik "sex-shop" edo "X" aretoetara sartzeko lotsatu egiten diren horietakoa naizenez, lagun bati deitzea otu zitzaidan, bakarrik ez joatearren. Zezenetarako bostak diren bezalaxe hitzaldietarako zortziak ordu sakaratu den horretarako hantxe geunden biok, areto oraindino ia hutsean, gure herri honetan ordukotasunak bertutea barik hobena edo begirune eza dirudi eta.

        — Berandu, baina azkenean hasi egin zen. Hizlaria estatu batuarra zen, McKuka antropologoa. Lehenengo ezustea, hitzaldia ingelesez izatea izan zen. Eskerrak pire lagunak bapateko itzultzailearena egin zuen, ezpabere nik dakidanarekin esan zituenen herena ere ez niokeen adituko. Baina, honezkero larregi luzatu naiz, eta lotu nakion behin betiko gaiari.

        Hitzaldia nahiko nahaspilatsua gertatu zen. Hasieran, masturbazioaren apologia egiteko eta bekatua ez zela ikustarazteko, hainbat adibide jarri zituen, baina tartean zerikusi handirik ez zuten gauzak ere bota zizkigun, Patagoniako erbiaren sexu iharduna, kasurako: estalketaren aurretik, antza denez, arrak emeari gernu txurrustada jaurtitzen dio, hau elkarbatzerako jarrera hartzeko prest ez badago, eta arraren frustrazioa ager erazten ei du. Tira, animaliekiko grina hau behin eta berriro irristatu zitzaion, eta berauen sexu ihardunez berba egitean begiak sutan jartzen zitzaizkion. Gerotxoago, masturbatzeko erak azaltzen hasi zenean, honelakoxe bitxikeriak ere aipatu zituen: euli bat harrapatu, hegoak kendu eta zakilmokoan jartzea bezalako sentsaziorik gutxi dagoela. Hitzaldi ostean jakin nuenetik, hizlaria animaliaz inguratuta bizi da, eta ez du egundo bisitarik onartzen, bere lagun minen batena ez bada. Animalia hauen anean ba omen daude boak, iguanak eta Afrikako iparraldeko basamortuko arratoiak ere, azken hauek munduko narrujotzailerik adoretsuenak ei direlako, minutuko lau kopula egiteko gai baitira. Baina etxean maiteen omen duen animalia hitz egiten dakien bele bat da, bere arimatzat edo jotzen duena.

        Antropologoa izaki, McKukak munduko zenbait herritan diren sexu-ohiturak aipatu ezezik goraipatu ere egin zituen. Marquesas izeneko irletan, esaterako, emakumearen ideala ahalik eta gizonik gehienekin eta denborarik laburrenean elkarbatzekoa da, gure kulturan hori egitea zeharo patologikotzat hartuko genukeen arren. Adibide honen bidez gure kulturak dituen aurreritzi eta tabuen erlatibotasuna adierazi nahi izan zuen, baita lortu ere. Gainera, ohiturak aldatu egiten dira. Lehen txarra zena gero guztiz normala izan daiteke. Bizarra kentzea, kasurako, Sumerian edo Egipto Zaharrean sortutako errito masokista ei zen hasieran.

        Beste ohitura jakingarri batzuen artean Trobiand irletakoa gustatu zitzaidan. Han umezarotik hasten dira joku erotikoak, laupabost urterekin, genitalen lamizketak eta igurtziak adibidez, eta guzti honek ez dakar nagusien edo gurasoen zigorrik; alderantziz, pozez eta atseginez ikusten dituzte aipatutako jolasak.

        Masturbazioa hainbat gaisotasun fisiko eta psikikoren eragiletzat jotzea, medikuentzat ere tabu bihurtzea, McKukaren ustez ez da betidanikoa. XVIII mendera arte behintzat ez omen zegoen kanpaijotzearen aurkako joera agerikorik, literatura erlijiosoan ez bada. Dirudienez, masturbazioak eragiten ei dituen ondorio izugarriak aipatzen dituen lehen liburua petrikilo bihurtu zen elizgizon batek idatzi zuen, eta 1710. urtean argitaratu. Liburu honetako eritziak moralkeriaz zipristindutako medikuek nonahi barreiatu zituzten, hain modutan ze Benjamin Rush bezalako pertsona ezagunak ere, Psikiatriari buruzko lehen liburuan, masturbazioak honako hauek eragiten zituela idatzi zuen: hazi-eskazia, inpotentzia, disuria, "tabes dorsalis", lisia, lausoa, zorabioa, epilepsia, hipokondria, memoria-galtzea, menalgia, ergelkeria eta heriotza.

        Masturbatzeko erak aipatzean ez dakit irudimenari bide handiegia eman zion edo beti porru-patatak jaten ohituta gaudenontzat bapatean "souflé" edo "caviar" entzutean bezala gure ezjakintasun eta pobreziaren adierazlea izan zen.

        Berarentzat masturbatzea ekintza guztiz naturala eta gorputzezkoa da. Gaueko isurketa, esaterako, ametsek eragindako masturbaketa baino ez da, atseginkoia eta mingarria batera. Orain dela mende batzuk, bestalde, hain ohizkoak ziruditen amabirjinen eta enparauen agerkundeak eta estasi egoerak fanatismo erlijiosoak hazitakoak baina masturbazioaren bitartez bilatuak omen ziren.

        Masturbatzea berezkoa dela egiaztatzeko, gizakiak ikasi behar ez duen iharduna dela esan zuen. Barne-irritsak bultzatutakoa da: konturatu orduko, eskua genitaletara doa, eta astintzen hasten da, txiza zein eztul egitean bezain arruntki eta inork erakutsi batik. Beste kontu bat da atsegin sumendi horri ahalik eta etekinik handiena ateratzen ahalegintzea. Ez da berdina janaria lau mokautan iruntsitea dastatzeko astirik gabe, edo astiro-astiro jatea, mokau bakoitza gozatuz, atsegina zenbat eta gehiago luzatuz.

        Baina tira, hemen ez ditut teknikak zehatz-mehatz aipatuko. Euliarena esan dut eta beste aholku batzuk ere eman ditzaket, McKukak berak iradokiak: froga ezazue mota guztietako ukendu eta jaki koipetsu edo lingirdatsuekin. Baita emakumeen galtzerdi zein barne-arroparekin. Balia zaitezte haginik gabeko umeen ahoez, edo neskatxen ile luzeez. Jar ezazue beso bat hankapean inurritu arte: esku horren bitartez jo ezkero kanpaia, besteren bat masturbatzen ari zaizuela irudituko zaizue. Froga ezazue masturbaketa publikoa, atxilotua izateko arriskuak atsegina laukoztu egiten omen du eta. Andrazkoek, bainontzian sartu eta "telefono" delakoa hartuta utzi tanta beroak jausten, banan-banan, astiro. Atzera ezazue isurketa orduetan, teknika hori ikasteko Marokko aldera joan behar baduzue ere... Baina garrantzitsuena hauxe da: asma itzazue zeuek perbertsio berriak, jolas gero eta barrokoagoak, eta bihur zaitezte zeuen maisulan horien irakasle, harro zaitezte kanpaijotzaile izateaz. Izan ere, McKuka hizlariarekin batera, zera aldarrikatu behar dugu: masturbatzea ez dela bekatua; aitzitik, ez masturbatzea dela txarra, zeren hitzaldiaren tituluak ondo baino hobeto dioen legez, "semen retentum venenum est".

        Amaitzeko, hauxe esan behar: bai nire lagun japoniarrak, baita neuk ere, euskal literaturan gai honekin lotutako liburuak bilatzeari ekin genion eta ezustea itzela izan da, basamortua aurkituko genuen ustea izan arren oihan galanta topatu dugu eta. Zerrenda luzea osatu dugu, eta badago non aukeratu gai honetaz sakondu nahi izan ezkero. Hona hemen, bada, masturbazioari buruzko euskal bibliografia:

        Anjel Lertxundi: "Aise eman zenidan kirtena"

        Arantza Urretabizcaya: "Aspaldian espero zaitudalako masturbatzen naiz"

        Ramos Saizarbitoria: "Egunero masturbatzen delako"

        Jose Austin Arrieta: "Abuztuaren 15eko kanpaijotzea"

        Juan Luis Zabala: "Txorokil ziztrin baten azken txistukadak"

        Jon Casenave: "Masturbazio alferren segida"

        Gotzon Garate: "Isuri zerria"

        R.M. Pagola: "Ekialdeko euskalkietako masturbazio frikaria"

        L. Berrizbeitia: "Masturbazio generala"

        Txillardegi: "Leturiaren kanpaijotze ezkutua"

        Joseba Sarrionandia: "Haziztatuak aurkitu ditudan ene gantzontziloak"

        id.: "Uzkien gordelekuetan barrena"

        Bemard Etxepare: "Linguaz Masturborum Primitiae"

        Joannes Leizarraga: "ABC edo Christinoen masturbationea"

        Bernardo Atxaga: "Txoriak aluari begiratzen dionean"

        Sebero Altube: "Masturbismos"

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.