L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txortan-2 (1984-uda) —Hurrengo artikulua




 

 

Nora hoa ene poeta ttipia

 

Dick Turpin

 

"Hamalau urtetako

Poeta suiziden negarra baizik

Ez da entzuten larunbat arratsaldero

Inora ez garamatzan busaren

Aulkirik anonimoenean" —idatzi zuen

Marta Thompson.ek bere agenda laranjan—

 

Nora hoa ene poeta ttipia

Goapo bezain triste

Izenik gabeko desertuetan zehar

Oasis bakartiak ezagutarazi gabe

Nora hoa (Mailubi zaporeko chiclea)

Urrezko pareta infinitoetan

Klarionezko zirkuluak eraikiz

Non dituk

Hondartza grisean jasotako

Marta Thompson.en sabel lehertuak?

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.