L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<vlad0900>— Vladimir. 9. alea (1998-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ekaineko alea bezala, uztailean dator uztaileko Vladimir ere. Eta uda sasoi izanik ere, batan zein betean jaietan ibili arren, triste gatoz oraingoan. Malkoei amorrua gehitzen zaionean sortzen den suarekin idatzi dugu hilabete honetakoa. Hainbat etorkinen gorpuak ikusi ditugu egunotan behin eta berriro egunkarietan eta telebistan, afrikatik ihesi. Baina itsasoa pasaporte garestiegia izan dute berriro. Eta negar egin behar izan dugu. Gure malko bakoitzak itsasoa handitu besterik ez badu egin ere.

        Lehenago Cheb Hasni eta beste hainbat bezala, gainera, Matub Lunes hil digute oraingoan. Kabiliar herriaren ahotsa, eta kultur eta politika aitzindari nagusienetakoa hil digute. Askatasunaren alde borrokan dabiltzan guztien bihotzetan, tiroz lubaki berri bat zabaldu dute. Eta bertatik aterako dugu aurrera jarraitzeko indarra. Bertatik luzatuko diegu eskua gure artera iristea lortu duten etorkin guztiei. Bertatik zabalduko dugu musikaren esku beltza. Raïa, patxanka eta borroka. Vladimir hau Matub Lunesi eskainia da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.