L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<vlad1200>— Vladimir. 12. alea (1999-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Noizean behin iraultzaren berri onak mundu osora zabaltzeko gure portura heltzen den ontzi errusiarraren miresle sortu ginen. Eta hura bezalakoak bihurtu gara. Noizean behin bakarrik agertzearen ohitura ederra gure egin dugunak.

        Baina jendea haserre daukagu. Harpidetzak bidaltzen dizkigute, lagun presoak zain dauzkagu eta gu ezkutuan, irakurri eta irakurri. Itzuli gara, ordea. Berriro, Vladimir Brigadak sinatua. Aberriaren askatasuna langileriaren askatasunarekin lotuta doala inoiz baino ozenago aldarrikatu behar dugun garaiotan, itzuli gara. Badaezpada ere. Batera eta bestera begiratu besterik ez dugu: inperialismoak ez du su-etenik. Guk irakurtzen igaro ditugun hilabeteotan kapitalismoak harro erakutsi ditu bere lumak. Eta guk, gure apalean, oilo lurretik urrun dauden munduko herri guztiei lagundu nahi diegu, literaturaz. Haien hitzak eta ideiak ezagutaraziz. Berriro. Hilero. Ahal den heinean. Gorri.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.